Betaurreko beltzen atzean ezkutatuta
Bizikleta jende askoren kirola dela nabarmena da. Giro ona egiten duen aste bukaeratan bideetan barreiatuta, batera eta bestera zenbat bizikleta ibiltzen den ikustea nahikoa da kirol hedatua dela onartzeko. Baina zenbat jende gehiago ibiliko litzateke bide gorriak bageneuzka? Diputazioaren egun hauetako publizitate kanpainan azpiegitura hori ahaztu egin zaiela gogora arazi beharko diegu…
Beno, argazki honetan ageri denak ere kilometro batzuek egin behar izan ditu dagoen tokira iristeko, eta majina bat sufritu behar izan zuen gorako bide horretan. Bere hitzetan: Badakit ez dudala oso itxura ona, eta denbora asko pasa nuela sufrikarioan, baina… hala, igotzeko aldapa bat gutxiago!!
Seguru ez zuela txistu joka igo aldapa, baina agian, aldaparen gogorra ahazteko, bertsoren bat inprobisatu nahian igoko zen, eta badirudi entrenamendu teknika ona dela… Txapela buruan eta ibili munduan!
Joseba, dena ez dela argitaratzeko!!!
Orain badakit ziztazaleren kontua ez dela indizio kontua bakarrik…
Lasai, izkutaleku ona daukak-eta.
Portzierto, nire anaiarena duk hau: zabaltzerik nahi ez baduk niri ez esan/eman
gero arte librezale.