Hasiera mundiala da
Ez da posible Donibane garazira joan gabe geratzea. Gainera, Bidarraira Pass de Rolandetik barrena joan daiteke, trafikoa ekidinez. Pass de Roland Errobi ibaiaren mendebaldetik doan pasabideari deitzen diote. Inguru horietan rafting eta kanoa bidezko bidaiak egiteko aukera zabala dago, eta ikuspegi politta denik ezin ukatu. Itxasu eta Bidarrai artean 15 kilometro inguru daude, hori bai, aste guztian igo ditugun aldapa gogorrenak bertan daude. Traktoreentzat egindako bideak dira, eta jakina, traktoreek “reduzida” izeneko martxa bat eduki ohi dute, bizikleten “milagrosa” (plato txikia) baino indar handiagoko martxa, alegia. Horrek bere alde ona dauka, trafikoa. Ez da kotxerik pasatzen bide hartatik. tartean tartean galdutako zikloturista parea besterik ez duzu ikusiko. Guk ere ikusi genuen emakume bat bere bi seme-alabe gaztetxoekin aldapa haietan bizikleta eskuan zutela… Egia esan behar badut euskalduna izatea batzuetan oso gogorra dela onartu behar dut. Aldapa tzar guztiak bizikletaz igoko nituela erabaki nuen, eta jakina, hala egin nuen, baina egundoko mekaguendios piloa bota behar izan nuen. Azkenean Bidarraira iritsi eta bertako hotel bateko terrazan indarrak berreskuratu ondoren bide nagusira sartu ginen. Bazegoen aukera ibaiaren mendebaldetik Arrosa/San Martineraino joatekoa, baina, ordurarteko bidea nolakoa izan zen ikusita, trafikodun bidea hartzea erabaki genuen. Azkenean Donibane garaziri heldu ginen eta herrian bueltaxka bat emanaz (argazkiak eta guzti atera genituen!) Santiyo bideko gune garrantzitsua dela ikusi ahal izan genuen. Herria bera ederra da, harresiz inguratua, kale aldapatsu eta hestuak, ondo zaindutako harrizko eta egurrezko etxeak, merkataritza aberatsa (turistentzako horietakoak), taberna ugari…
Guk beti bezala bazkaldu egin behar genuen, eta itxita zegoen taberna baten terraza elegantean bazklatzeko aukera ez genuen alferrik galdu. Egia esan Zerbeza freskoa hartzeko asmoz eseri ginen, baina zerbitzaririk ez zenez etorri ondo begiratu eta itxita zegoela konturatu ginen. Hori paotxa! horrelako terraza ederra guretzat. Bertan gure otarteakoak egin, alboko txiringitotik zerbeza fresko batzuk ekarri eta bazkaldu egin genuen. Hori bai, gure moduan beste asko ere terrazan jarri ziren zerbitzarien zai…
Bazkalondoren erosketa batzuek egin eta bueltako bideari ekin genion. Dena bide nagusitik! Luhusotik barrena Itxasuraino. Joaterakoan bi ordu behar izan bagenituen bueltakoa ordu betean egin genuen. Ondoren betikoa, dutxa, pistinan saioa eta afaria, eta ondoren… Bidarraiko festetara! Baina hori ez da hemen kontatzeko modukoa.