zugarramurdi

laburra baina ederra.

laburra baina ederra.

Hirugarren egunean Nafarroan sartu ginen, zugarramurdiko leizeak bisitatzeko asmoz. Hasieran bide nagusia ekiditearren Ezpeletara bigarren mailako bidetik joatea erabaki genuen. Bide horretan ardi gasna ekoizle ugari eta itxasuko gereziekin egindako konfitura ekoizleak ere ikusi genituen. Bagenekien azken eguneko erosketak non egin! Ezpeletarainoko bidea zoragarria da, kotxerik ez eta aldapa gutxi (zerbait bai baina onargarria). Bidean GR-8ko bidearen seinalea ere pasa genuen eta baserri-kanpina ere bai. Ezpeletatik Ainhoara bigarren sorpresa: malda ederreko aldapa. Eskerrak gehiegi nekatu aurretik iritsi ginen gainera… baina zolua nahiko txarra zeukan. Behera zihoan ziklista baten “merde!” entzun ahal izan genuen gurpila zulo batean sartu zuenean. Aldapa jeitsi eta Ainhoara iritsi ginen, “Frentziako herri politenetakoa” dela dioen kartela dauka sarrena, baina uste dut herri askok daukatela ohore hori. Kafe eder bana hartu genuen bertako hotel zahar eta polittean (egurrezko habe eta leihoak, atzeko lorategia…) eta Dantzarineara jo genuen. Bertan, Nafarroan sartu ginela erakutsiz, kasakuartel baten ondotik pasa eta zugarramurdirako igoera hasi zen. Malda onargarria, bidea zabala eta trafiko gutxi. Oraingoan ere ezin kejatu. Zugarramurdiar heldu, leizeetako sarrera ordaindu (3 euro) eta bertako ur frexkoa gogotik eran ondoren leizeetan gora eta behera jardun genuen. Han ez genuen marrazkirik ikusi…

Ondoren, berriz herrian, elizapeko iturri ondoko aulkietan bazkaldu eta inguruko ostatu ugarietako batean kafea hartu genuen. Bueltatzeko lehen egindako bidea alderantziz egin genuen. Dantzarineara, Ainhoa, Ezpeleta eta Itxasu. Han betikoa, dutxa, piztina eta afaria.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude