Joan etorria 36 kilometro inguru.
Aitzakia polita izan liteke, eta agian balekoa. Ez dakit, ordea, Usurbilgo SantaIxabelak bide polit hori egiten utziko ote diguten. Igeldorako bidea trafiko oso gutxikoa da, goikaldea ez da asfaltoa, baina Orioko zati guztia asfaltatuta dago.
N634tik Orioko Bentara
Oriotik Orioko Bentarako malda lasai hartu beharreko horietakoa da. bost kilometro inguruko aldapa baita, eta bataz beste %7ko malda dauka. Orokorrean aldapak gora behera gutxi dauzka: behekaldeko baserri aurre batek eta goikaldeko bihurgune gogor batek hausten dute monotonia hori, eta bukaera aldera, Benta baino 500 metro lehenago, aldapa lasaitu egiten da. Bidean zehar bista zoragarria ikus daiteke: Ernio, Aia, Pagoeta, Andatza, Oria ibaiaren meandroak… Gero, goian, ifar alderara begiratuz, antxoarik gabeko itsaso zabala azalduko da, daukan keja bakarra hormigoizko bidea da. Orioko Benta pasa eta Mendi Zorrotzerainoko bidea da hori. Hala ere agian hobe da hormigoizko bidea izaten jarrai dezan, horrela kotxe gutxiago joango baita. Mendi Zorrotzen berriz ere asfaltoa hasten da, eta igeldoraino bixi-bixi (aldapa behera, nola bestela!) joateko aukera eskaintzen du.
Bueltarako bide alternatiboak bila daitezke, Thonik bat edo beste ezagutzen du (kaladeroetara doazen bideak edo).
Igeldorako bidea egin genuen azkeneko aldian Oriotik Zarautza joateko Oribar-zaharreko hondartzatik Zarauzko goiko kanpinera joan ginen (horrek ere agian perfila merezi du, batez ere azkeneko zatiak!), eta esan beharra daukat: Zein polita den Zarautz Kanpinetik begiratuta!
Beno, eta horrelako bide zoragarria azaldu ondoren nor ez da animatuko?