Urdanetarainokoa
Perfilak ere jarriko nituela, edo jarri nahi nituela, idatzi nuen blogaren aurkezpenean. Hala ere orain arte ez dut perfilik jarri, non lortu ez nekielako… Badira ibilbideen perfilak jartzen dituzten webguneak, baina copyrighta aldarrikatzen dutenez, ez diet hemen propagandarik egingo. Orain badakit non eta nola lortu perfilak, beraz ea bloga erakargarriagoa egiten dudan!
Urdanetatik pagoetarakoa
Horra bada lehenengo perfilak. Pagoeta egunean igo nuena bi perfil hauetan ikus daiteke, lehenengoak Zarauztik Urdanetarako bidearen perfila azaltzen du, hori egitearekin konforme nengoen.
Bigarrenak berriz, Urdanetatik Pagoetara joateko erabili nuen bide eta pisten perfila adierazten du. Bata bestearen atzetik jarrita Pagoeta mendiko bordarainoko bideari dagokion perfila lortzen da.