Euskaltegiko eta asteburuetako ekintzak
2024(e)ko abendua A A A O O L I 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 ESTEKAK
2016ko urriaren 21ean, kurtso hasierako afaria
Zahar-Berriko kurtso hasierako afarira euskaraz bizi nahi duzuen guztiok gonbidatuta zaudete.
Elkartzeko hitzordua: AED elkartean, arratsaldeko 19:30ean.
- Poteoa
- Animazioa
- Afari merienda
Etorri nahi duzuenok, aldez aurretik AEDn izena eman beharko du edo telefonoz deitu zenbaki honetara: 943 77 12 28Iruzkin berriak
- Zahar-Berriko teknikaria(e)k Zahar-Berri izen ematea zabalik bidalketan
- Anonimoa(e)k Zahar-Berri izen ematea zabalik bidalketan
- joxemari muxika(e)k Zahar-Berri izen ematea zabalik bidalketan
- Oskar(e)k Berbetan 81 bidalketan
- mertxe marin(e)k sar zaitez jolastera bidalketan
Etiketaren artxiboa: idatziak
eta zuk zergatik ez?
Izan zaitez berba lagun Astean ordubetez euskara ikasten dabilen batekin berba egin. Bakarrik edo lagun batkin eman izena, eta lagundu euskara ikasleei. Zuek nahi duzuen orduan eta lekuan elkartu eta berba egitea, hori da helburua. Euskaraz hitz egiteko beharra badaukazu, … Jarraitu irakurtzen
JAUZIA
Zenbakiak aspergarriak egiten zaizkigu ia guztioi, badira hala ere berauek hartu eta jolas egiten dutenak; kalkulatu, interpretatu, ondorioztatu… Aspergarriak izateaz gain batzuetan lazgarriak ere izaten dira zenbaki hauek, askotan , komunikabideak zenbakien bidez islatzen baitute errealitatea. Kezkagarria deritzogu euskararen kasuan … Jarraitu irakurtzen
MINTZA EGUNA
Euskal Herriko berbalagun, mintzakide, mintzalagun, solaskide guztiak biltzeko jaia antolatu du Topaguneak ekainaren 3rako, Iruñerrian (Nafarroan). Mintza Egunak mintzapraktika mugimenduaren tamaina ezagutzera emateaz gain, ikasturteari bukaera goxoa ere eskainiko dio. Iaz 1200dik gora lagun aritu ziren Mintzapraktika programetan, 22 herritan. … Jarraitu irakurtzen
Losintxa lehiaketa
Hilabetero Zahar Berrin Berbetan hilabetekaria kaleratzen dugu, bertan egitasmoko albisteak, kronikak eta bestelakoak idazten ditugu. Lehiaketa bat ere badaukagu Ezetz asmau! Alegia. Hilabete honetan Losintxa lehiaketa bat antolatu genuen Euskara ikasleek euskarazko losintxa mordo bat idatzi zituzten, guztiak irakurri eta … Jarraitu irakurtzen
Ondo jan eta ondo bizi
Ondo jaten al duzu? Badakizu zein garrantzitsua den ura dietan? Zer egin soberako kiloak kentzeko? Nahi duzu profesional batek zure dieta azter dezan? Galdera hauen erantzuna jakin nahi baduzu, animatu eta etorri!!!! Jakin dugu zaharberrik bidalitako loretxoaren bidez udaberrian sartuak … Jarraitu irakurtzen
poteo maitea
Azpiko artikulua, Berbetan hilabetekarian argitaratuko da datorren astean. Hilabetero euskaltegiko (AEK eta Udal Euskaltegia) talderen batek zerbait idazten du aldizkarian, hona hemen hilabete honetako idatzia! Hasieran, praktikarik ezean, gehiegi soltatzen ginen baina, denborarekin, txikitero kategoriara heldu gara. Bidean, Arrasateko morroi … Jarraitu irakurtzen
MOZAMBIKE LEHOIRIK GABEKO HERRIA
Dakizuenez hilabete honetako Euskaltegiko ekintza herrira zabaldu genuen, eta pasa den ostegunean (otsailak 16) argazki proiekzio bat antolatu genuen Monterron jauregian. Gaia mozanbike zen, urrun eta aldi berean ezezagun gelditzen zaigun herria. Afrikako herri gehienekin gertatzen zaigun moduan, pobrezia, gosea, … Jarraitu irakurtzen
Anaia gaztea
ZAHAR BERRIK ANAIA GAZTEA IZANGO DU BERGARAN Arrasateko zahar berri proiektuak urte dexente daramatza euskaldun berri eta zaharren arteko zubi lanak egiten, euskara ikasten dabiltzanei erabilera gune ireki eta malguak eskaintzen. Orain Bergaran ere sortu da honelako proiektu bat Berriketan … Jarraitu irakurtzen
gaixo!
Azken urteetan ez bezala, aurten medikuarengana joan behar izan dut. Bai! Idazten hari naizen momentu honetan sukarra daukadala uste dut, azken hiru egunetan lanera ez naiz joan eta nire barruan kristoren mala ostia daukat; leihotik begiratu, zerua urdin ikusi, eta … Jarraitu irakurtzen
Zaharberri aurkezpena
Zahar Berri blogaren aurkezpena! Mila bederatzireun eta laurogeita hamazazpi garren urtean sortu zen Zahar-Berri proiektua Arrasaten, 9 urteko ibilbidea beraz, euskara ikasten dabiltzanen beharrak, beldurrak, eta lotsak leuntzea helburu duen proiektuak. Suposa dezaket badakizuela zer den Zahar-Berri, edo? Egia esan, … Jarraitu irakurtzen