Euskaltegiko eta asteburuetako ekintzak
2024(e)ko abendua A A A O O L I 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 ESTEKAK
2016ko urriaren 21ean, kurtso hasierako afaria
Zahar-Berriko kurtso hasierako afarira euskaraz bizi nahi duzuen guztiok gonbidatuta zaudete.
Elkartzeko hitzordua: AED elkartean, arratsaldeko 19:30ean.
- Poteoa
- Animazioa
- Afari merienda
Etorri nahi duzuenok, aldez aurretik AEDn izena eman beharko du edo telefonoz deitu zenbaki honetara: 943 77 12 28Iruzkin berriak
- Zahar-Berriko teknikaria(e)k Zahar-Berri izen ematea zabalik bidalketan
- Anonimoa(e)k Zahar-Berri izen ematea zabalik bidalketan
- joxemari muxika(e)k Zahar-Berri izen ematea zabalik bidalketan
- Oskar(e)k Berbetan 81 bidalketan
- mertxe marin(e)k sar zaitez jolastera bidalketan
Etiketaren artxiboa: egindako ekintzak
eta zuk zergatik ez?
Izan zaitez berba lagun Astean ordubetez euskara ikasten dabilen batekin berba egin. Bakarrik edo lagun batkin eman izena, eta lagundu euskara ikasleei. Zuek nahi duzuen orduan eta lekuan elkartu eta berba egitea, hori da helburua. Euskaraz hitz egiteko beharra badaukazu, … Jarraitu irakurtzen
JAUZIA
Zenbakiak aspergarriak egiten zaizkigu ia guztioi, badira hala ere berauek hartu eta jolas egiten dutenak; kalkulatu, interpretatu, ondorioztatu… Aspergarriak izateaz gain batzuetan lazgarriak ere izaten dira zenbaki hauek, askotan , komunikabideak zenbakien bidez islatzen baitute errealitatea. Kezkagarria deritzogu euskararen kasuan … Jarraitu irakurtzen
EUSKALKIA LANTZEKO IKASTAROA UDAL EUSKALTEGIAN
Noiz: Irailaren 4tik 21era Erritmoa:egunean 2 ordu, egubakoitzean edo barikuan jai guztira 24 ordu Non: udal euskaltegian Matrikula: 26 euro Matrikulatzeko epea: uztailaren 18 arte ANIMATU ETA EMAN IZENA LEHENBAILEHEN
DATORREN URTEAN GEHIAGO!
2005-2006 ikasturtea amaitu da, eta guk afari batekin ezan diogu agur! balorazioa egiteko ordua heldu da, egin direna ekintzak gogoratu, akatsak kontuan hartu, ondo eginak aipatu eta datorren urtea planifikatu! Eskerrik asko Zahar Berri egitasmoan parte hartu duzuen guztioi! Zuek … Jarraitu irakurtzen
Zahar Berriko afaria
Ikasturtea amaitzear dago eta kurtso amaierako afaria ere antolatu dugu, Uztailaren 7-an egingo dugu AEDko txokoan, bertara Zahar Berriko berba lagun guztiak, egitasmoan edozein modutara parte hartu duzuenok eta atorri nahi duzuenok zaudete gonbidatuta. Arratsaldeko 20:00etan elkartuko gara portaloian edo … Jarraitu irakurtzen
MINTZA EGUNA
Euskal Herriko berbalagun, mintzakide, mintzalagun, solaskide guztiak biltzeko jaia antolatu du Topaguneak ekainaren 3rako, Iruñerrian (Nafarroan). Mintza Egunak mintzapraktika mugimenduaren tamaina ezagutzera emateaz gain, ikasturteari bukaera goxoa ere eskainiko dio. Iaz 1200dik gora lagun aritu ziren Mintzapraktika programetan, 22 herritan. … Jarraitu irakurtzen
POTEO EUSKALDUNA ARRASATEN
Eztarria bustita mingaina askatzen zaigunez, Arrasateko Zahar Berri egitasmotik, Zahar Berriko Poteo Euskalduna antolatu dugu; euskaraz Arrasateko kaleetan zehar, pote batzuk hartu euskaldun berriek mingaina askatu eta ondo pasatzeko aukera paregabea! Noiz: Maiatzak 25 Nondik hasita: Portaloitik Zertarako: Euskaraz poteatzeko
ARRASATEKO AEK
Aste Bukaera honetan Arrasateko AEKkoak Barnetegian egon omen dira, eta Loreak argazki hau bidali digu, inbidia emateko edo… itxura earra daukate!
Losintxa lehiaketa
Hilabetero Zahar Berrin Berbetan hilabetekaria kaleratzen dugu, bertan egitasmoko albisteak, kronikak eta bestelakoak idazten ditugu. Lehiaketa bat ere badaukagu Ezetz asmau! Alegia. Hilabete honetan Losintxa lehiaketa bat antolatu genuen Euskara ikasleek euskarazko losintxa mordo bat idatzi zituzten, guztiak irakurri eta … Jarraitu irakurtzen
Nor izan zen Tomasin?
Karlistadak, zumalakarregi, XIX. mendea, gure historia gutxi ezagutzen dugu, gure arbazoen bizipenak, gure lurrak astindu zituzten gerrak, inguruak odolez busti zituzten erregeen ametsak, foruak, abertzaletasun primitiboa? Pixkat gehiago ezagutzeko Tomas Zumalakarregiren jaioterrira joango gara, Ormaiztegira, bertako museoa ikustera eta gure … Jarraitu irakurtzen