eta zuk zergatik ez?

Izan zaitez berba lagun

Astean ordubetez euskara ikasten dabilen batekin berba egin. Bakarrik edo lagun batkin eman izena, eta lagundu euskara ikasleei. Zuek nahi duzuen orduan eta lekuan elkartu eta berba egitea, hori da helburua.

Euskaraz hitz egiteko beharra badaukazu, praktikatu nahi baduzu; Hau da zure Aukera!

Anima zaitez!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

JAUZIA

Zenbakiak aspergarriak egiten zaizkigu ia guztioi, badira hala ere berauek hartu eta jolas egiten dutenak; kalkulatu, interpretatu, ondorioztatu… Aspergarriak izateaz gain batzuetan lazgarriak ere izaten dira zenbaki hauek, askotan , komunikabideak zenbakien bidez islatzen baitute errealitatea.

Kezkagarria deritzogu euskararen kasuan jakin dakigunon eta erabili erabiltzen dugunon artean dagoen tarteari. Bi zenbaki oso ezberdinak beraien artea: %56 ezagutza eta %29 erabilera. Zenbakion arteko amildegi hau txikitu nahian, ostera lanari ekin diogu, euskararen mundutxo honetan lanean gabiltzan elkarteok. Berriro ere, gure hizkuntzari bultzada eman nahian.

Biologoak edo hizkuntzalariak izan gabe ere, jakin badakigu hizkuntzek, espezie biologikoek bezala, gutxieneko baldintza batzuk behar dituztela bizirik irauteko. Baldintza horiek honakoak dira: gutxieneko kide kopurua (emeak eta arrak, jakina) eta lurralde edo ingurune egokia, hau da, habitat egokia.
Bigarrenari dagokionez, argi dago euskarak mende luzeetan zehar bera baino handiagoak diren bi hizkuntzarekin bizi behar izan duela lurralde berean. Eta nork ez daki handiak txikia jaten duela.

Habitat global egokia sortu nahian, Zahar Berri egitasmoak euskaraz hitz egin nahi, eta zailtasunak dituzten izaki bizientzako gune mikro-klimatuak sortzen ditu. Euskaraz beldurrik eta lotsarik gabe hitz egiteko guneak. Honetarako, azken hamar urteetan berba lagun eta berba talde lan ildoen bitartez, euskaldun berriei ikasitakoa lasai erabili ahal izateko habitata eskaini diegu, beti ere hizkuntzari bultzada eman nahi dioten euskaldunei esker.

Aurten ere Zahar Berri egitasmoa beharrezkoa dela uste dugu; tamalez, euskara ikasle batzuentzat handiegia baita euskaltegitik kalera dagoen jauzi hori. Aurten ere, berrikuntza eta ideia berriekin egitasmoak aurrera jarraituko du

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

EUSKALKIA LANTZEKO IKASTAROA UDAL EUSKALTEGIAN

Noiz: Irailaren 4tik 21era

Erritmoa:egunean 2 ordu, egubakoitzean edo barikuan jai guztira 24 ordu

Non: udal euskaltegian

Matrikula: 26 euro

Matrikulatzeko epea: uztailaren 18 arte

ANIMATU ETA EMAN IZENA LEHENBAILEHEN

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

DATORREN URTEAN GEHIAGO!

2005-2006 ikasturtea amaitu da, eta guk afari batekin ezan diogu agur! balorazioa egiteko ordua heldu da, egin direna ekintzak gogoratu, akatsak kontuan hartu, ondo eginak aipatu eta datorren urtea planifikatu!

Eskerrik asko Zahar Berri egitasmoan parte hartu duzuen guztioi! Zuek zarete proiektuko oinarri eta ardatz, euskararen indartzean protagonista. Euskararen erabilera da helburua eta zuek honetarako tresna eraginkorrena!

Datorren ikasturtean ere Euskaren erabilera izango dugu laneko ardatza, euskara ikasleei eta euskaraz hitz egiteko nahia dutenei, lan ildo ezberdinen bitartez aukerak eskaintzea izango da helburua.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Zahar Berriko afaria

Ikasturtea amaitzear dago eta kurtso amaierako afaria ere antolatu dugu, Uztailaren 7-an egingo dugu AEDko txokoan, bertara Zahar Berriko berba lagun guztiak, egitasmoan edozein modutara parte hartu duzuenok eta atorri nahi duzuenok zaudete gonbidatuta. Arratsaldeko 20:00etan elkartuko gara portaloian edo 9:30etan AEDko txokoan.

Anima zaitez, eta eman izena afarirako.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Gorroto esaldien lehiaketa

Pasa den Berbetaneko Ezetz asmatu lehiaketan, losintxa lehiaketaren erantzunak zabaldu genituen, auto-estima baju duenak zahar berriko blogean ere aurki ditzake erantzunok, bertara sartu eta animua pixka bat igotzeko! Honako honetan gorroto esaldietako erantzun batzuk jarri ditugu, guztiak AEk eta Arrasateko udal euskaltegiko ikasle eta irakasleren batek ere idatziak. (depresioak jota dagoenak ez ditzala irakurri).

Pegaso kamioiak baino aho handiagoa daukazu (Jon)

Hain zara zatarra, ezen jaio zinenean zure amak zeu besoetan hartu beharrean plazenta hartu baitzuen. (Olaya Saldaña)

Ardia baino tontoagoa zara. (Fer Manzano)

Zornea bezalakoa zara, geroz eta gehiago zapaldu gero eta gehiago ateratzen da.(MAK)

Zu nire etsaia zara eta hobeto ezagutzen ez banauzu bestela akabo!!(Encarba Rodrigez)

Zu barraskiloa zara. Adurtia; adarduna; arrastatua. (Yolanda Gila)

Tontua zara zure Aita eta ama nobixuak zirenetik (Xabi Marcos)

Zuk agintzen dituzun lanak nire sufrimentua dira (m Jesus Elkorobarrutia)

Aza baten garapena baino geldoagoa zara. (Ana Primoy)

Artaburua! Oraindik ez dut ulertzen nola izan zinen lehenengo espermatozoidea. (Alain)

Udako ekaitza baino gorrotoago zaitut (Felipe Iglesias)

Bizitzan bakarrik bazaude ustel zaitez! Eta utz ezazu nire bizitza dagoen bezala. (David Arnaiz)

Txakur berdea baino arraroagoa zara (M Karmen Karasatorre)

Nahiago dut nik zu ez ikusi nazka ematen didazu eta. (Kristina Txurruka)

Herri txikia infernu handia (Sebastian Roldan)

Ganbelu arkakuso horiek zure besapean kabi bat egin dezatela eta ez zaitezela hilabete osoan dutxatu! (Ambrosio Goikoetxea)

Danborra baino borobilagoa zara (Nuria abool)

Ni bildotsa eta zu putrekume sarraskijalea. (Esti lopez)

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Zahar Berrirekin Goikurin

2005eko abenduko BERBETAN aldizkarian, “Ezetz asmatu” atalean, lehiaketaren irabazlea Maria Jesus Elkorobarrutia izan zen. Saria Arabako Murua herriko Goikuri nekazal turismoan gau bat igarotzea zen, gosaria eta erlaxazio gunea erabiltzeko aukera zeukan. Bere esperientzia ezagutzeko elkarrizketa hau egin diogu.


Arrasateko Udal Euskaltegia (AUE): Zer egin zenuen sari hori irabazteko?

Maria Jesus (M. J.): BERBETANeko lehiaketa batean parte hartu genuen eta neu izan nintzen irabazlea.

AUE: Noiz eta norekin joan zinen?

M. J.: Nire gizonarekin joan nintzen, maiatzaren 10ean. Larunbat goizean joan ginen eta egun osoa han pasatu genuen.

Data ez genuen guk aukeratu, haiek libre zeukaten egunetan joan ginen.

AUE: Nolakoa da baserria? Eta erlaxazio gunea?

M. J.: Oso polita da. XIX. mendeko baserria da, erabat berriztuta. Gelak eranskin batean kokatuta daude. Bakarrik bost gela bikoitz dauzka, batzuk bainu-gelarekin.

Erlaxazio guneak bi sauna (lehorra eta hezea) eta jacuzzi bat dauzka. Nik jacuzzia probatu nuen eta asko gustatu zitzaidan.

AUE: Zer moduz bertako janaria?

M. J.: Gosaldu egin genuen, bazkaldu eta afaldu ez. Nahi baduzu gauzak edo janaria eraman ditzakezu eta han prestatu .

Gosaria oso ona da; hazteko ogi beltz eta biologikoa eta bizkotxoa etxean bertan egindakoa. Baita garaiko frutak, jogurrak eta mueslia ere.

AUE: Inguru horrek zer egiteko aukera eskaintzen du?

M. J.: Oso paraje izugarria eta polita da, Gorbeiako Parke Naturalean kokatua.

Inguruan herri txiki asko daude oinez joateko modukoak, adibidez, Murgia, eta hortik Interpretazio Zentrura joatea aukera ona da.

Paseo asko daude pago artean.

AUE: Errepikatzeko moduko esperientzia?

M. J.: Bai, esperientzia oso ona izan da, egon naizen nekazalturismo guztien artean politena da eta askotan egon naiz eh?. Eta, gainera, euskeraz hitz egiteko aukera badago zuzendariak euskaldunak direlako.

AUE: Ba, eskerrik asko Maria Jesus eta hurrengo arte. Ea hurrengoan ere horrelako suertea duzun!

UDAL EUSKALTEGIKO 6. URRATSEKO IKASLEAK

M. J.: Eskerrak zuei eta nahi duzuen arte.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

MINTZA EGUNA

Arrasate, Bilbo, Donostia, Durango, Erandio, Gernika, Getxo, Hernani, Lasarte, Muskiz eta Ordiziako berba lagun proiektuetako kideak hurbildu ginen Iruñean antolatutako lehen Mintza egunera. Arrasatetik 7 kide joa ginen, nora gindoazen ondo jakin gabe laster jabetu ginen giroa aparta izango zela, Iruñako Gaztelu plazara heldu eta berehala artaldea identifikatzeko mintza eguneko pegatina jarri genuen. Betiko lez artaldetik ohartu gabe aldendu eta Iruñea kantuz taldearekin batera euskal abestiak kantatu genituen.

Laster elkartu ginen berriro mintza lagunen ar6talde ofizialarekin, ibilaldi benetan polita egin genuen Iruñako gaztelu plazatik abiatu eta Atarrabiara heldu arte, Arga ibaia jarraituz. Atarrabian eskola bateko patioan mahai prest geneukan, arkumea eta lupina aukeran, ardoa garagardoa eta ura eztarria bustitzeko eta jende ordo bat ondo pasatzeko. Abestu dantzatu hitz egin, ondo pasatu genuen, Ondoren berriro ere Iruñara buelta, Josu gure gidari partikularrak taberna bihurtutako dorretxe batera eraman gintuen. Trago bat hartu eta buelta arrasatera. Ea hurrengo mintza eguna non egiten dugun!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Zaharberri Poteoa

Pasa den Ostegunean Makroboteiloiei alternatiba sanoagoa eskaini genien Arrasaten, Zahar Berriko poteo euskalduna hain zuzen. Helburua; euskaraz hitz egin euskara ikasten dabiltzanei ikasitakoa erabiltzeko gune eskaini, kalea hain zuzen ere.. Askotan erdaldunak diren guneak euskaldun bilakatu genituen, egunerokotasunari oihu egin genion: badakit euskaraz! eta nirekin euskaraz hitz egin dezakezue!

Zahar Berriko lehen poteo euskaldun honetara jende dezente hurbildu zen, AEK eta Udal Euskaltegiko kideez gain Arrasaten ikasten duten etorkizuneko ingeniari batzuk ere animatu ziren, guztion artean poteo sanoa habiatu genuen, mingainak laster askatu ziren eta mosto zurito eta riojek eztarriak busti zituzten.

Esperientzia polita eta positiboa izan zela esan dezakegu, etorkizunean ere antolatuko ditugu honelako poteoak, euskara ikasgelatik atera eta eguneroko poteoan ere erraz txertatu daitekeela erakusteko.

Goian Poteoko lider bi, beraiek bideratu zuten artaldea.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

MINTZA EGUNA

Euskal Herriko berbalagun, mintzakide, mintzalagun, solaskide guztiak biltzeko jaia antolatu du Topaguneak ekainaren 3rako, Iruñerrian (Nafarroan). Mintza Egunak mintzapraktika mugimenduaren tamaina ezagutzera emateaz gain, ikasturteari bukaera goxoa ere eskainiko dio.

Iaz 1200dik gora lagun aritu ziren Mintzapraktika programetan, 22 herritan. Guztiok egun batean elkartu, elkar ezagutu eta ongi pasatzeko antolatu da Mintza Eguna. Hauxe da eguneko egitaraua:

11:30 Gaztelu Plazan, Euskal Herriko mintzakide guztiei harrera.
12:00 Ttipi-Ttapa, Atarrabiarantz.
13:30 Bermuta, Txantreako Euskaldunon Biltoki Euskara Elkartearen egoitzan.
14:15 Bazkaria Paz de Ziganda ikastolan.
16:00 Sari banaketa.
16:15 Kantaldi-dantzaldia Berriketan taldearekin.

Arrasateko Zahar Berriko lagunekin etorri nahi duenak dei dezala AEDra, egun on bat igaro eta jendea ezagutzeko aukera polita da, animo!!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1