Ibarraundi museora

Ostegunean, euskaltegiko ekintza izan genuen.  Oraingo honetan Eskoriatzako Ibarraundi museora joan gara, bertako etnografia erakusketaz disfrutatu zerbait ikasi eta ondo pasatzera.

 

Saioak, bertako  gidariak ondo baino hobeto azaldu zizkigun garai bateko euskal gizarte eta baserriaren ezaugarriak eta gustura egon ginen bai goizean bai arratsaldean ere.

 

Maila guztietako ikasleak joan ginen gainera, batzuk lehen urratsekoak ulertu baino interpretatu egin zuten saioak esandako hitzak baina guztiok oso gustura egon ginen. Benetan gomendagarria Ibarraundi museoa.

 

Bide batez eskerrak eman Saioari, benetan gustora egon ginen.

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Sagardotegia

Pasa den ostiralean makro-sagardotegi irtera  egin genuen Bergara eta Arrasateko euskaltegi eta mintzapraktika egitasmoek antolatuta. Bi autobus bete genituen eta euskarak Astigarragako Oiarbide sagardotegia  bereganatu zuen.

 

Ondo pasa genuen, jende oso ezberdina bildu ginen gainera; batzu ez ziren mahaitik jaiki ere egin eta berriketan gau osoan, beste batzuk aldiz gutxitan jarri ginen mahaian, sabela betetzeko justu justuan.

 

Giro aparta jarri zuten Trikitilariek, dantza ugari egin genuen eta Sebastian (kupelak irekitze zituen baserritarra) ondo baino hobeto dominatu genuen, guk nahi genuen tokira eramanez.

 

Sagardoa ona segoen, adituak bilakatu ginen guztiok berehala gainera, kupel hiori hau baino hobea dagola, beste hura garratzegia…

 

Hurrengo baterako antolakuntzako detaile batzuk zaindu behar ditugun arren,( autobuseko bidaia lehundu, ez horren urruti joan…,)   datorren urtean ere berriro proposatuko dugu denok batera egitea irteera, euskaldun berrien arteko harremanak sortu, euskal harreman sareak posible egin eta bailara mailako makro-sagardotegi itzela egingo dugu, berriro ere!

 

 

Argazki mordoa atera genituen, denak gauaren hasieran badaezpada,  sagardotegitiki irten ginenerako aurpegi eta gorputz okerrak ere bazirelako! Argazkiak ikusteko egin klik hemen.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Zahar Berriko poteoa, zuk zergatik ez?

 

Zahar berri poteoa egin genuen pasa den ostegunean, bertara Zahar Berriko euskaldun berri eta zaharrak eta AEKko lagunak bildu ginen, nahiz eta normalean Udal Euskaltegikoak ere etortzen diren, oraingoan AEDk antolatutako hitzaldira joatea erabaki zuten. Gure Poteo honen helburua, euskara ikasgelatik kalera eramatea da, ikasleak erabileran murgiltzeko, eta  euskaraz hitz egiteko aukera naturalak eskaintzeko.

 

Urtean zehar poteo ezberdinak egiten ditugu, eta gure benetako nahia herritarren partehartzea lortzea da, zergatik ez  euskara ikasleekin batera poteatu, jendea ezagutu, ondo pasatu eta bide batez euskara erabiltzeko aukera eskaini?

 

Informatzeko deitu Zahar Berrira 943712117 telefonora.

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Zahar berri poteoa

Datorren ostegunean, hilaren 8an Zahar Berriko poteoa egingo dugu, eta azken  urte honetan badoaz batzuk jada. Poteo hauen helburua, AEk eta Udal Euskaltegiko ikasleak bildu, euskaldun zaharrekin bat egin eta guztiok batera herrian zehar pote batzuk hartzea da.  Euskaldun zaharrontzat horren sinple eta arrunta dena, euskara ikasle batentzako ez da horren erraza; eguneroko bizitzan euskara erabiltzea alegia!

 

Ekimen honekin euskara ikasgeletatik kalera ateratzeko urrats hori ematen lagundu nahi dugu, bide batez ondo pasatuz eta jendea ezagutuz. Animatzen? Etorri nahi baduzu etorri ostegun honetan arratsaldeko 7etan Portaloira. Anima Zaitez!

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

denok batera joan ginen

 

Berriketan egitasmoko bloga ikusi duenak badaki bi egitasmoek antolatuta, Bergarako Berriketan eta Arrasateko Zahar Berri, irteera egon zela pasa zen larunbatean. Ezkioko  Igartubeiti baserri museoan gauza berriak ikasi, hotz pixka bat pasatu, Ormaiztegiko  Zumalakarregiren museoa ikusi, kafetxoa hartu, euskaraz hitz egi, jendea ezagutu, eta goiz pasa atsegina izan genuen. Zer gehiago eska genioke larunbat goiz hotz bati?

 

 

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Aste bukaerako ekintza

Aste bukaera honetan Irteera egingo dugu Zahar berri eta Berriketan egitasmoetako kideok, Igartubeiti baserri museoa ikustera joango gara Ezkio Itsasora. XVI.mendean eraikitako baserri honen bitartez gure arbasoen bizimodua nolakoa zen antzematen saiatuko gara.

 

Hitzordua goizeko 9:30etan egin dugu Arrasaten arbolapetan eta 9:45ean Bergarako autobus geltokian, etorri nahi baduzu gerturatu  bertara!

 

Baserriari buruzko informazio gehiago: http://www.gipuzkoakultura.net/euskera/museos/igartu/

 Baserria non dagoen jakiteko:

tagzaniapaste
Igartubeiti baserria map – Tagzania

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Umorea

Umorea ere beharrezkoa da, eta Zahar Berriko blog honetan ere, noizean behin irribarre bat eragitea nahi genuke. 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Olatz Pagaldai AEDko txokoan

Ostegun honetan, Euskaltegiko ekintza izan dugu AEDko txokoan, egin genuen azken  ekintzan Pintxo lehiaketa izan  genuen, oraingoan aldiz, ipuin kontalaria izan dugu. Olatz Pagaldai eskoriatzar aktoreak “Hitzen Jaiotza”  izeneko emankizuna eskaini digu. Aek eta Udal Euskaltegiko  ikasle eta irakasleak  etorri ziren. Hilero moduan ordubetez koaderno eta gramatiketatik ihes egin beta hizkuntzaren erabileran murgiltzeko, kasu honetan ipuinen munduan murgiltzeko.

 

 

Gogoratu nahi dugu, Zahar Berri egitasmoaren oinarria Berba Lagun proiektua dela, astean zehar euskaldun berriei hitz egiteko norbait eskaintzea da gure lana, hau da, euskaltegian ikasitakoa eguneroko bizitzan erabil daitekeela erakutsi eta frogatuko dion norbait.

 

Honetarako euskaldun zaharron laguntza eskatzen dugu, astean behin ordubetez kafe bat hartuaz edo pasioan edo zuek nahi duzuena egiten. Eskatzen duguna  pazientzia eta laguntza da eskaintzen duguna euskarari zuzenean laguntzeko aukera, euskaldun berriei  bultzada emateko aukera eta jendea ezagutzeko parada bikaina.

 

Izena emateko edo informazio gehiagorakop deitu 943771228ra edo egin klik hemen

 

 

 

 

 

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

euskaltegiko ekintza.

Urtarrilaren 18an euskaltegiko ekintza izango dugu, AEDko txokoan. Hilabete honetan hizkuntzen alderdirik politenetakoa jorratu eta gozatuko dugu; Ipuinen mundua, hizkuntzaren alde magikoan zehar nabigatuko dugu ordubetez.

Olatz pagaldai eskoritzar aktorea izango da ipunen mundura egingo dugun bidaian gidari. “Hitzen jaiotza” da ipuin emanaldiaren izena eta guztiok zaudete gonbidatuta AEDko tabernan egingo ditugun bi emanaldietara.

Goizean 10etan eta arratsaldean 18etan.

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

urteko lehen ekintzak!

Bagoaz Zahar Berrin urte berriari martxa hartzen eta Urtarrilerako pare bat ekintza eta irteera antolatu ditugu!

 

 Urtarrilaren 18an euskaltegiko ekintza izango dugu, AEDko txokoan. Hilabete honetan hizkuntzen alderdirik politenetakoa jorratu eta gozatuko dugu; Ipuinen mundua, hizkuntzaren alde magikoan zehar nabigatuko dugu ordubetez.

 

Honetarako Olatz Pagaldai etorriko da AEDko txokora, bera izango da ordu bete horretako bidaiaren gidaria: goizean lehenik 10etatik aurrera eta arratsaldean ondoren 18:00etatik aurrera. Euskaltegiko ekintza izan arren, edonor etor daiteke, eta zabalik izango dituzue elkarteko ateak. Anima zaitezte beraz!

 

Bestalde, urtarrilaren 27an aste bukaerako ekintza bat ere antolatu dugu, Igartubeiti baserri museora joango gara goiz-pasa. Bertara Zahar Berri eta Bergarako Berriketan egitasmoetako kideak etorriko dira nahiz eta irteera honetara ere edonor etor litekeen.

 

 

Gogoratu beste behin ere antolatzen ditugun ekintza guztiak euskara ikasleei edo euskaraz hitz egin nahi eta oztopoak dituzten guztiei zuzenduak daudela, egoera honetan dagoen norbait ezagutzen baduzu informa iezaiozu.

 

Azkenik gogoratu gaur egunean Arrasaten 13 hirukote edo mintza lagun taldetxo daudela martxan, baina oraindik ere euskaldun zaharrak behar ditugula lan ildo honetarako, anima zaitez eta eman izena!

 

Informazio gehiagorako deitu 943771228 zenbakira.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina