urteko lehen ekintzak!

Bagoaz Zahar Berrin urte berriari martxa hartzen eta Urtarrilerako pare bat ekintza eta irteera antolatu ditugu!

 

 Urtarrilaren 18an euskaltegiko ekintza izango dugu, AEDko txokoan. Hilabete honetan hizkuntzen alderdirik politenetakoa jorratu eta gozatuko dugu; Ipuinen mundua, hizkuntzaren alde magikoan zehar nabigatuko dugu ordubetez.

 

Honetarako Olatz Pagaldai etorriko da AEDko txokora, bera izango da ordu bete horretako bidaiaren gidaria: goizean lehenik 10etatik aurrera eta arratsaldean ondoren 18:00etatik aurrera. Euskaltegiko ekintza izan arren, edonor etor daiteke, eta zabalik izango dituzue elkarteko ateak. Anima zaitezte beraz!

 

Bestalde, urtarrilaren 27an aste bukaerako ekintza bat ere antolatu dugu, Igartubeiti baserri museora joango gara goiz-pasa. Bertara Zahar Berri eta Bergarako Berriketan egitasmoetako kideak etorriko dira nahiz eta irteera honetara ere edonor etor litekeen.

 

 

Gogoratu beste behin ere antolatzen ditugun ekintza guztiak euskara ikasleei edo euskaraz hitz egin nahi eta oztopoak dituzten guztiei zuzenduak daudela, egoera honetan dagoen norbait ezagutzen baduzu informa iezaiozu.

 

Azkenik gogoratu gaur egunean Arrasaten 13 hirukote edo mintza lagun taldetxo daudela martxan, baina oraindik ere euskaldun zaharrak behar ditugula lan ildo honetarako, anima zaitez eta eman izena!

 

Informazio gehiagorako deitu 943771228 zenbakira.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude