3 haundixek EZIN HOBETO!!

Maiatzaren 1ean hasi eta hurrengo bi egunetan zehar 38 lagunek “hiru haundixek” mendi martxa burutu zuten. Arabako Zalguondon hasi eta Aizkorri igo ostean, Elgeako eolikoak zeharkatuz, Leintz-Gatzagan bukatu zuten lehen eguneko ibilaldia. Behin Gatzagan, bertan dagoen Gatz museoa ikusteko aukera ere izan zuten. Gaua Gatzagako kultur etxean pasatu zuten. Bigarren egunean, Eskoriatzako Marin auzoranzko tren bidea hartuta, Aramaioko Etxaguen auzoan gertu izan zuten salda beroa eta beste hainbat jaki. Ondoren Izpizte barrenetik pasatuz, Anboto igo zuten. Handik behera, Oleta zeharkatu ostean, Otxandioko eskolan amaitu zuten eguna. Afaritan, izan zen zer ospaturik ere! Izan ere, parte hartzaileetako baten eguna izanik, tartatxoa eta bonboiak dastatu ahal izan baitzuten; eta gero, horren edo auskalo zeren aitzakiatan, Otxandion parrandan aritu zenik ere izan zen! Hori ez zen ordea hurrengo egunean hankaz gora geratzeko nahikoa izan, eta txintxo-txintxo, Barazarrerako noranzkoa hartuz, Saldropon berriz salda hartuta, azken handiari ekin zioten!Gorbeia. Hirugarren eta azken eguna, Muruako harrobian bukatu zen. Hiru egun zoragarriei bukaera emateko, txanpa lagun, sari banaketa izan zen partehartzaile guztien artean.


Hiru egunotan eguraldia ezin hobea izan zen eta baita partaideen arteko giroa ere! Hori bai, hurrengorako eguzkitarako krema maizago eman behar!!


Ibilbidean zehar ateratako argazkiak

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

“3 Haundixek 3 egunetan”

AED-k urtero bezala, “hiru haundixek hiru egunetan”, lemapean, Aizkorri, Anboto eta Gorbea mendietan ibilbidea, hiru egunetan burutzeko mendi ibilaldia antolatu du.


Aurten maiatzeko zubian, hau da, maiatzaren 1ean, 2an eta 3an, izango da ekintza.


 


           


 


          Izena emateko epea zabalik dago eta interesatuta izan ezkero, deitu AED-ra! (telf.: 943 77 12 28)

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Aste Bukaeratako Ekintzak: Gaztagintza


Apirilaren 5ean, larunbatez eta Bergarako Berriketanekoekin batera, Lenbur fundazioko Mirandaola Parkeko ekintzen barruan, Legazpiko Brinkola auzoko Erraizabal baserrira irteera antolatu genuen. Bertan gazta nola egin eta horren inguruko bizimodua ikusi eta ikasi asmoz.


 


Bertara joateko pertsona kopurua mugatua izatean, apirilaren 12an, berriz ekintza errepikatu behar izan genuen.


 


Azken orduko ezustearen ondorioz, Gabiriako Baztarrika baserrira joan ginen.


 


Giro ederrean izan ginen eta bertan dastatu ahal izan genuen beraien gazta, ardo goxoa lagun. Beraz, hamaiketako ederra!


 


                               

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

DIAPO EMANALDIA

Euskaltegiko Ekintzen barruan, datorren apirilaren 17an, ostegunez, “Munduan barrena bizikletaz” lemapean, Diapositiba emanaldia antolatu dugu. Munduan zehar hainbat urtean bizikletan ibili den Gasteizko Lontxo izango da gure artean. Berak bi ikuskizun eskainiko dizkigu: Bata goizez, eta bestea arratsaldez. Lehenean, bost kontinentetan zehar ateratako argazkiak ekarriko dizkigu; bigarren saioan berriz, Europa eta Afrikakoak izango dira ikusgai.


 


Emanaldiok leku ezberdinetan burutuko dira. Goizeko !0:00tan izango den emanaldia AED-k duen txokoan izango da. Arratsaldeko 6etan izango dena ostera, Kulturateko Areto Nagusian izango da.


 


                                      

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

12. Komikia

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Berbetan: Martxoko Ezetz Asmau

 Normalean, Aste Santuetako oporrak, ostegunez hasi ohi dira. Aurten, bada bestelakorik; izan ere, 19tzitik aurrera oporrak izango ditugu! Ba al dakizue zer dela eta?


 Zer dela eta, aurtengo Ostegun Santu aurreko asteazkena ere, jai?


 


 


Erantzunaz gain, jarri beharreko datuak:


Izen abizenak


Telefono zenbakia 


Posta elektronikoko helbidea


Azken bi datuok jarri nahi ez badira, asteartero blog honetan sartu eta adi izan! Bertan irabazlearen berri emango bait da eta. Irabazlea bazara, deitu AED-ra eta Ainhoarengatik galdetu.


 


 


Aurreko aleko galdera ongi erantzun zutenen artea, Udal Euskaltegiko Maria Brasaz, suertatu zen irabazle! Beraz ZORIONAK berari!



                         



Argazkian, Maria Brasas, oparitu genion “Amaren eskuak” liburuarekin.


 


 

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Euskaltegiko Ekintzak: Errotara bisita

Martxoaren 13an, Aramaixo aldean izan ginen euskaltegietako ikasleekin. Etxaguengo auzoan, ingurune ezin hobean, eta, eguraldi ederra lagun, bertan, berriztatuta duten errota ikusi genuen. Errota martxan jarri, eta, bere funtzionamendua, zein, gainerakoak esplikatu zizkiguten auzokoek. Normalean ez dela martxan jartzen eta azken aldiko euriteen ondoren urtegian pilatutako zikinkeria tarteko, errotarriari eragitea kostatu zitzaion, baina azkenean, biraka ere, ikusi ahal izan genituen.


 


         


 


Argazki gehiago ikusi nahi izanez gero, klikatu “flickr”-en lauki horian.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Euskaltegiko Ekintzak: Torrada lehiaketa

Otsailaren 14ean, Aratuste garaian prestatu ohi diren Torradak aitzakiatzat hartuta, berriz AED-ko sukaldean sartu eta lehiaketa egin genuen. Guztiek gauza bera helburu zutelarik, Torradak, benetan ere gustuz egin zituzten; guztiak ere gozoak!


Dena den, sukaldari bakoitzak, bere ukitu pertsonala eman izana nabaritu zen! ETA horri eskerrak, irabazleak aukeratu ahal izan ziren.


 


Goizeko ekitaldian, Udal euskaltegiko talde bati egokitu zitzaion saria. Arratsaldean berriz, derrigorrean, AEK-koen eraman zuten; izan ere, ez zen UE-tik inor agertu.


 


Zorionak irabazleei eta Elkarren erositakoak disfruta ditzazuela!!


Goizeko Udal euskaltegiko talden irabazlea:  


 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Sagardotegian, giro ederrean!!

      Pasa den otsailaren 15ean, ostiralez, Zahar Berrikook, AEK-ko zein Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleekin batera eta Bergarako Berriketan eta Udal Euskaltegikoekin bat eginik, Azpeitiko Añota sagardotegira joan ginen.


 


Sagardoaren epelean eta Trikitilariek animaturik, giro alai aparta izan genuen. Ez zen dantza eta bertsorik falta izan! Gainera, bertan, Lizasorekin ere topo egin genuen!


 


Jarraian, ageri diren argazkietan ditugu, Txantxi eta Lizaso batean, trikitilariak bestean, eta, gainerako talde guztia hirugarren argazkian.


             


 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Urtarrileko poteoa

Aratusteei ate joaz, elkartu ginen eguen zuri bezperan. Jende gehiegi batu ez ginen arren Aratusteen aitzakia mintzagai izan genuen besteak beste. Horra elkartu ginenon argazkia.     


                                

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina