3 haundixek EZIN HOBETO!!

Maiatzaren 1ean hasi eta hurrengo bi egunetan zehar 38 lagunek “hiru haundixek” mendi martxa burutu zuten. Arabako Zalguondon hasi eta Aizkorri igo ostean, Elgeako eolikoak zeharkatuz, Leintz-Gatzagan bukatu zuten lehen eguneko ibilaldia. Behin Gatzagan, bertan dagoen Gatz museoa ikusteko aukera ere izan zuten. Gaua Gatzagako kultur etxean pasatu zuten. Bigarren egunean, Eskoriatzako Marin auzoranzko tren bidea hartuta, Aramaioko Etxaguen auzoan gertu izan zuten salda beroa eta beste hainbat jaki. Ondoren Izpizte barrenetik pasatuz, Anboto igo zuten. Handik behera, Oleta zeharkatu ostean, Otxandioko eskolan amaitu zuten eguna. Afaritan, izan zen zer ospaturik ere! Izan ere, parte hartzaileetako baten eguna izanik, tartatxoa eta bonboiak dastatu ahal izan baitzuten; eta gero, horren edo auskalo zeren aitzakiatan, Otxandion parrandan aritu zenik ere izan zen! Hori ez zen ordea hurrengo egunean hankaz gora geratzeko nahikoa izan, eta txintxo-txintxo, Barazarrerako noranzkoa hartuz, Saldropon berriz salda hartuta, azken handiari ekin zioten!Gorbeia. Hirugarren eta azken eguna, Muruako harrobian bukatu zen. Hiru egun zoragarriei bukaera emateko, txanpa lagun, sari banaketa izan zen partehartzaile guztien artean.


Hiru egunotan eguraldia ezin hobea izan zen eta baita partaideen arteko giroa ere! Hori bai, hurrengorako eguzkitarako krema maizago eman behar!!


Ibilbidean zehar ateratako argazkiak

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude