Euskaraz barra-barra

 


Euskara barra-barra Mintza Egunean


Euskara praktikatu eta mintza praktiketako taldeak elkar ezagutzeko helburuarekin Mintza Eguna ospatzen da gaur herrian. Euskal Herriko txoko askotatik bertaratu da jendea eta giro aparta jarri dute guztien artean.



 



 


Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatuta, Mintza Egunaren bosgarren edizioa ospatzen da gaur. Txalapartaren doinuekin eman diote goizeko 11:00etan hasiera mintza lagunen  elkarretaratzeari eta jarraian hamaiketakoa egin dute Biteri plazan. Bertan egin dute berba eta elkar ezagutu dute Euskal Herriko mintza praktiketako taldeetako kideak eta giro ona nagusitzen joan da poliki-poliki. Lore Gazteak dantza taldea eta txalapartariak izan dira animazioa ematen.


 


 


Eguerdian Arrasateko kaleetatik ibilaldi gidatu bat egin dute eta Ana Isabel Ugalderen eskutik, herriko txoko berezien inguruko azalpenak jaso dituzte. 13:30etan Seber Altube plazan Jokin Labaien eta Manex Agirrek bertsotan egin dute eta inguruan zeukaten jendetzak oso ondo pasatu du. Honen ostean, Portaloiko kanta taldeak eta Arrasateko trikitilariek zenbait abesti jo dituzte eta guztiak batera izan dira kantuan Seber Altuben. Ondotik pasatzen ziren hainbat herritarrek ere bat egin dute jaiarekin eta kantuan izan dira guzti-guztiak.


 


Jarraian, 14:30etan bazkaltzeko bildu dira guztiak Herriko Plazan dagoen karpan eta bertan jai eta lagun giroa nagusitu dira, euskararekin batera. Maitena Aranak, Zahar Berriko teknikariak, adierazi duen moduan, gaurko egunaren helburua, “euskara praktikatzea eta mintza praktiketako taldeak elkar ezagutzea da”, eta euskaldun jatorrak moduan, mahaiaren inguruan izan da horretarako aukera. 270 lagun inguru bildu dira Herriko plazako bazkarian eta alaitasuna eta poza arnastu zitezkeen giroan.


 


 


Bestalde, kafea hartu ostean, zenbait sari banatu dituzte bertaratutakoen artean. Guztiak ere euskaraz berba egiteko gogoa, gehiago ikasteko irrika, erakutsi dute eta aurrera jarraitzeko animoa adierazi. Uribekostako Ana Telo, Bergarako Nerea Altzelai, Arrasateko Mari Karmen Agilar eta Espe Sainz, Juanan Fernandez eta Mikel Ferrero bizkaitarrei eta duela 21 urte Euskal Herrira etorritako Gladis Villalvari eman diete sariak.


 


Musikarentzat tartea izan da gero eta Markina eta Bergaran bizi eta euskaraz abesten duten senegaldar eta ganbiarrek osatzen duten Kataia taldeak emanaldia eskaini du eta erritmo afrikarrak nagusitu dira karpan. Hala, euskal giro aparta, alaia, izan da Mintza Egunean eta guztiek ondo baino hobeto pasatu dute gaurko eguna.


 


 


kazetaria: koldo Carrillo


2010/06/06



 



 



 



 


 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Berbetan 81

Ikasturteko azken ekintzen eta berrien berri eta gehiago azkenengo Berbetanean duzue eskuragarri.


http://www.box.net/shared/av21rmsgeo

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Mintza eguna Arrasaten


Ekainaren 6an Mintza Eguna ospatuko dugu Arrasaten. Urtero Euskal Herriko herri ezberdin batean egiten da jaia eta aurten, Arrasaten izango da.
TOPAGUNEAK antolatutako jaia da. Euskara Elkarteak herriko euskaltegiekin eta udalarekin kudeatzen duen mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen duzuen berba-lagun, mintzakide, mintza-lagun, solaskide guztiek elkar ezagutu eta egun pasa ederra egiteko parada izango duzue bertan.


Bazkaltzera etorri nahi baduzue, maiatzaren 25a baino lehenago eman beharko duzue izena. Izen-emateak, AEDren bulegoan egin beharko dira eta 20€ balio du.


Horregatik, ezin duzue huts egin egun berezi honetara!


 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Martxoko eta apirileko berbetan


Ezetz asmau :


Zela  da Mondrauen kiratsa?


ERANTZUNA:………………………………………………………


Zela esaten da Mondrauen enara?


ERANTZUNA:………………………………………………………


 


Hitz hauek nola esaten diren asmatu ezkero, saria zure esku dago!


Beraz, animo denei, izan ere, sari txikiren bat jausiko da!


 


Berbetana eskuragarri daukazu, ondorengo linkean:


http://www.box.net/shared/gmvxgfto68

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Kantu saioa San Andresen


Euskal ohiturak ez galtzeko eta kantuaren indarra berreskuratzeko asmoarekin, kantu saioa antolatu du AEDk eta Zahar-Berrik. Ondoren azalduko dizuegu zeatzago zertan datzan kantu saioak. Saio hau, lehen aldiz antolatzen da euskaltegian eta Antton Errarteren eskutik egingo da martxoaren 24an. Bertaratzen zareten ikasleok aukera izango duzue, euskal kanta ezagunak ikasteko eta baita ongi pasatzeko tartea ere izango duzue.


Honela, animaturik etorriko zaretelakoan, San Andreseko alkatetzan itxarongo zaituztegu.


 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Isastegietara irteera


Euskaltegiook eta euskara elkartekook sagardotegira irteera.


Aurreko martxoak 5ean, Bergarako Berriketan taldeko kideak, Bergarako udal euskaltegikoak, Arrasateko Erdu-AEKoak, Udal Euskaltegikoak eta Zahar Berriko berba-lagunak sagardotegira joan ginen.


Aurten 70 lagun elkartu ginen Isastegieta sagardotegian, Tolosan. Urtero egin oin den bezala, euskaraz , jende berria ezagutuz eta janaz disfrutatzeko beta izan dugu joan garenok. Honela esan daiteke,ekintza hauxe dela mintzapraktikan aritzeko ariketa onena. Honetaz gain, bertaratu ziren asko beste lurraldeetakoak zirenez, irteera inter kulturala izatea ere suertatu zen.


            Jarraian aipatuko ditugun herrialdeetako jendea egon ginen. Eta guztiak euskaraz! Hau da hau arrakasta! lagunartean kantuan, dantzan eta kupelen ondoan disfrutatu genuen.


Argazki gehiago:


http://www.flickr.com/photos/49216367@N00/?saved=1


 


 


Bukatzeko beste ekintza batzuen berri eman nahi dizuet:


 


Hurrengo ekintza berriz, Kantu saioa dugu, martxoaren 24an,


San Andreseko alkatetzan.


                      Ordua: GOIZEAN 10:00ETAN/ ARRATSALDEAN 17:30EAN


                      San Andreseko alkatetzan.


    – Nork: Aedk eta Zahar-Berrik antolatutako ekintza.


    – Helburua: Euskaltegiko ikasleek eta nahi duen orok 10 kantatzea.


    – Irakaslea: Antton Errarte

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Sagardotegira irteera


2010eko Zahar-Berriko sagardotegi irteera prest dago!


Sagardotegi sasoia iritsi da. Aurten ere, jende gehien erakartzen duen irteera gastronomikoa antolatu dugu. Beste urte batzuetan bezala, Bergarako Berriketan taldeko kideak, Bergarako udal euskaltegia, Arrasateko Erdu-AEK, Udal Euskaltegia eta Zahar Berriko berba-lagunakin batera joango gara. Aurten beste sagardotegi berri batera joango gara, isastegira hain zuzen, ea denon gustokoa den. Laister emango dizuegu irteera-egunaren eta orduaren berri.


Txartelak AEDn egongo dira salgai otsailetik aurrera.


ITEERA EGUNA: martxoak 5, arratsaldeko 19:00etan Garibaieko geltokian


Informazioa gehiago euskaltegietan eta AED elkartean.


Anima zaitez!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

urtarrileko-otsaileko berbetan

Otsailarekin batera hemen eskaintzen zaizuen “Berbetan” hilabetekari honetan,


Berba lagunentzako eta euskaltegietako ikasle zaretenontzako informazio


interesgarria aurki dezakezue.


Bada, euskal agenda, lehiaketa, euskaltegiko ekintza, astebukaera ekintza eta Zahar-Berriko berba lagun programaren berri ere ematen zaizue.


Lehiaketan parte-hartzeko Zahar-Berriko emailera bidali erantzun zuzena: zaharberri@aedelkartea.com


Zozketa batean sartuko zarete.


 


 “Berbetan” jaisteko, ondorengo link honetan sakatu behar duzue:http://www.box.netshared3mb405y56l

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Eguen-zuri egunean, torrada lehiaketa


 Argazkian: 2010eko Torrada lehiaketako irabazleak, bi taldeak udal euskaltegikoak dira. Zorionak guztioi.


 Eguna: Otsailak 11n, Eguen – Zuri egunean, udal Euskaltegian.


 Ekintza: Udal Euskaltegiko eta AEKo ikasleen artean torrada  lehiaketa antolatuko da.


 Saria: korrikako kamisetak.


 Osagaiak: Umorea ez da falta, eta gende asko batu zen ekintzara.


 


 


 


Animatu eta parte hartu!


 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Zahar-Berrik liburu eta disko zaharren merkatua prestatzen

 


Zahar-Berriko


merkatu txikia


Gabonak pasa ostean, urtarrilean, liburu eta disko zaharren merkatu


 txikia muntatuko dugu.


Honetarako berba-lagunei eta euskaltegiko ikasleei laguntza eskatu


beharrean gaude,etxean pilatuta dauzkazuen liburu eta disko


zaharrak ekarriz, Zahar-Berri programari bultzada emanez.


                                  


 


 


Honela, bide batez, aukera ona daukazue paper, argazki,  liburu, disko zaharrez libratzeko, eta etxean material berriari lekua egiteko. Bide batez eskertu nahi dizuegu, lagundu nahi gaituzten guztioi.



 


Eskerrik asko Zahar-Berriren partez

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina