Euskaltegiko eta asteburuetako ekintzak
2024(e)ko azaroa A A A O O L I 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 ESTEKAK
2016ko urriaren 21ean, kurtso hasierako afaria
Zahar-Berriko kurtso hasierako afarira euskaraz bizi nahi duzuen guztiok gonbidatuta zaudete.
Elkartzeko hitzordua: AED elkartean, arratsaldeko 19:30ean.
- Poteoa
- Animazioa
- Afari merienda
Etorri nahi duzuenok, aldez aurretik AEDn izena eman beharko du edo telefonoz deitu zenbaki honetara: 943 77 12 28Iruzkin berriak
- Zahar-Berriko teknikaria(e)k Zahar-Berri izen ematea zabalik bidalketan
- Anonimoa(e)k Zahar-Berri izen ematea zabalik bidalketan
- joxemari muxika(e)k Zahar-Berri izen ematea zabalik bidalketan
- Oskar(e)k Berbetan 81 bidalketan
- mertxe marin(e)k sar zaitez jolastera bidalketan
Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak
eta zuk zergatik ez?
Izan zaitez berba lagun Astean ordubetez euskara ikasten dabilen batekin berba egin. Bakarrik edo lagun batkin eman izena, eta lagundu euskara ikasleei. Zuek nahi duzuen orduan eta lekuan elkartu eta berba egitea, hori da helburua. Euskaraz hitz egiteko beharra badaukazu, … Jarraitu irakurtzen
JAUZIA
Zenbakiak aspergarriak egiten zaizkigu ia guztioi, badira hala ere berauek hartu eta jolas egiten dutenak; kalkulatu, interpretatu, ondorioztatu… Aspergarriak izateaz gain batzuetan lazgarriak ere izaten dira zenbaki hauek, askotan , komunikabideak zenbakien bidez islatzen baitute errealitatea. Kezkagarria deritzogu euskararen kasuan … Jarraitu irakurtzen
EUSKALKIA LANTZEKO IKASTAROA UDAL EUSKALTEGIAN
Noiz: Irailaren 4tik 21era Erritmoa:egunean 2 ordu, egubakoitzean edo barikuan jai guztira 24 ordu Non: udal euskaltegian Matrikula: 26 euro Matrikulatzeko epea: uztailaren 18 arte ANIMATU ETA EMAN IZENA LEHENBAILEHEN
DATORREN URTEAN GEHIAGO!
2005-2006 ikasturtea amaitu da, eta guk afari batekin ezan diogu agur! balorazioa egiteko ordua heldu da, egin direna ekintzak gogoratu, akatsak kontuan hartu, ondo eginak aipatu eta datorren urtea planifikatu! Eskerrik asko Zahar Berri egitasmoan parte hartu duzuen guztioi! Zuek … Jarraitu irakurtzen
Zahar Berriko afaria
Ikasturtea amaitzear dago eta kurtso amaierako afaria ere antolatu dugu, Uztailaren 7-an egingo dugu AEDko txokoan, bertara Zahar Berriko berba lagun guztiak, egitasmoan edozein modutara parte hartu duzuenok eta atorri nahi duzuenok zaudete gonbidatuta. Arratsaldeko 20:00etan elkartuko gara portaloian edo … Jarraitu irakurtzen
Gorroto esaldien lehiaketa
Pasa den Berbetaneko Ezetz asmatu lehiaketan, losintxa lehiaketaren erantzunak zabaldu genituen, auto-estima baju duenak zahar berriko blogean ere aurki ditzake erantzunok, bertara sartu eta animua pixka bat igotzeko! Honako honetan gorroto esaldietako erantzun batzuk jarri ditugu, guztiak AEk eta Arrasateko … Jarraitu irakurtzen
Zahar Berrirekin Goikurin
2005eko abenduko BERBETAN aldizkarian, “Ezetz asmatu” atalean, lehiaketaren irabazlea Maria Jesus Elkorobarrutia izan zen. Saria Arabako Murua herriko Goikuri nekazal turismoan gau bat igarotzea zen, gosaria eta erlaxazio gunea erabiltzeko aukera zeukan. Bere esperientzia ezagutzeko elkarrizketa hau egin diogu. Arrasateko … Jarraitu irakurtzen
MINTZA EGUNA
Arrasate, Bilbo, Donostia, Durango, Erandio, Gernika, Getxo, Hernani, Lasarte, Muskiz eta Ordiziako berba lagun proiektuetako kideak hurbildu ginen Iruñean antolatutako lehen Mintza egunera. Arrasatetik 7 kide joa ginen, nora gindoazen ondo jakin gabe laster jabetu ginen giroa aparta izango zela, … Jarraitu irakurtzen
Zaharberri Poteoa
Pasa den Ostegunean Makroboteiloiei alternatiba sanoagoa eskaini genien Arrasaten, Zahar Berriko poteo euskalduna hain zuzen. Helburua; euskaraz hitz egin euskara ikasten dabiltzanei ikasitakoa erabiltzeko gune eskaini, kalea hain zuzen ere.. Askotan erdaldunak diren guneak euskaldun bilakatu genituen, egunerokotasunari oihu egin … Jarraitu irakurtzen
MINTZA EGUNA
Euskal Herriko berbalagun, mintzakide, mintzalagun, solaskide guztiak biltzeko jaia antolatu du Topaguneak ekainaren 3rako, Iruñerrian (Nafarroan). Mintza Egunak mintzapraktika mugimenduaren tamaina ezagutzera emateaz gain, ikasturteari bukaera goxoa ere eskainiko dio. Iaz 1200dik gora lagun aritu ziren Mintzapraktika programetan, 22 herritan. … Jarraitu irakurtzen