Azken euskaltegiko ekintzan, Joseba Arana Bedoñako okina etorri zen AEDra. Jende asko elkartu ginen bertan okinaren azalpenak entzuteko. Ogia eta karapaixoak nola egiten dituzten azaldu zigun Josebak argazki zein azalpenen laguntzaz, eta oso esperientzia polita izan zen bere azalpenak entzutea: osagaiak, prozesuak, eguneroko lana eta esperientziak. Gainera, bertako euskalkian sakontzeko aukera ere izan genuen. Mila esker Joseba! Honaxe karapaixo ederren argazkia!
Aek-ko ikasleak.