Egunkako artxiboa: 2015(e)ko apirilaren 23a

Herri Urratsera joateko autobusa prest!

Iparraldeko ikastolen aldeko jaia, Herri Urrats, maiatzaren 10ean ospatuko da Senperen. Bertara joateko autobusa antolatu dugu bailarako euskara elkarteok. Autobuserako txartelak AEDn, euskara elkartean daude salgai eta hauek hartzeko azken eguna maiatzak 7 izango da. Autobus txartelen prezioa 12 eurokoa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

MINTZA-EGUNA Bera, maiatzaren 30ean

Bortzirietako SOLASLAGUNek aurten 10. edizioa ospatuko duen Mintza Eguna prestatu dute, lehen urtean bezala, Nafarroan ospatuko delarik. 2015eko maiatzaren 30ean, larunbata, Beran izango dugu hitzordua eta laster emango da egitarauari buruzko informazioa. Bazkarirako izen ematea maiatzaren hasieran zabalduko da, tokian … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Debagoienetik Arabar Errioxara irteera

Maiatzaren 9an, Debagoienetik Bastidara irteera antolatu dugu. Egun guztiko irteera kulturala izango da. Bastidatik La Peciñako ermita romanikoaren, nekropolisaren eta San Vicenteko gazteluaren bisita gidatua izango ditugu. Ondoren, eguerdian Errioxako ardoak dastatzeko poteoa eta Jatorrenea jatetxean bazkari mundiala egingo dugu. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina