Aste Bukaera honetan Arrasateko AEKkoak Barnetegian egon omen dira, eta Loreak argazki hau bidali digu, inbidia emateko edo… itxura earra daukate!
Aste Bukaera honetan Arrasateko AEKkoak Barnetegian egon omen dira, eta Loreak argazki hau bidali digu, inbidia emateko edo… itxura earra daukate!
Aupa Lorea!
Argazki ederra da bai Ean ateratakoa.
Datorren urtean ere berriro joango gara Forura, afaria elkarrekin prestatu, jolasak egin eta nola ez Bizkaiko parajeak ezagutu eta gozatu euskaraz bizi garen bitartean.
Egon ez zinetenoi aholku batzuk emango dizkizuet guk egindakoetatik abiatuta:
Oma bailara ikusi gabe bazaudete joan eta gozatu; a zer nolako baserriak! zelai ikusgarriak eta Bazterretxearen baso margotuan jolas egiteko aukera aparta.
Elantxobe eta Ea herriak bisitatu, guztiz ezberdinak, bata aldapa ikaragrrian egina eta bestea errekatxo baten itsasoratzean. Herri mariñelen ezaugarri ugari ikusteko aukera.
Lasaitasun bila eta bainotxua hartzeko aukera berriz, Izpazterreko kaletara joan, itsaslabar ederrak, harri politak eta kolore guztietakoak, eta bertan gainkaldean mokadutxo bat egiteko mahaia ere baduzue.
Inguru horretan dauden aukeretako batzuk dira eta merezi du, batez ere lagunartean eta euskara erabiltzeko bada.
Ea egin genuenaren berri ikasleok ematen duzuen!
Ondo segi
Oskar