Urte berri on! aurten bai?

Urte berria ere erori zaigu gainera, eta asmo eta ilusio berriekin  jaso dugu guk!  Urte garrantzitsua da Zahar Berri egitasmoarentzat hamar urte betetzen baititu! Eta ospatu ere ospatuko dugun harren, euskaldun zaharren bila ekingo diogu urteari!

 

 Urte berri honetan euskarari zure bultzadatxoa eman nahi badiozu, aukera polita eskaintzen dizu gure egitasmoak, astean ordu betez zuk nahi duzun orduan eta lekuan euskaldun beri batekin elkartu eta euskaraz hitz egin. Guretzat, euskaraz jaio eta hezi garenontzat, horren erraz eta naturala dena, euskara ikasten dabilen jende askorentzat  oso zaila da, ingurukoek euskaraz ez dakitelako, lotsagatik, beldurragatikā€¦

 

Aurten, euskarari modu zuzen batean lagundu nahi badiozu, har ezazu kafetxo bat euskaldun berri batekin, edo eman ezazu paseotxo bat edo hartu pote bat, edo jokatu tenis partidu bat, edo esan herriko txutxumutxuak edo zuk nahi duzuna, baina euskaraz.

 

Eman esazu izena Zahar Berri egitasmoan. Informazio gehiagorako deitu 943761228 zenbakira.

 

Urte berri on guztioi!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude