Euskaltegiko eta asteburuetako ekintzak
ESTEKAK
2016ko urriaren 21ean, kurtso hasierako afaria
Zahar-Berriko kurtso hasierako afarira euskaraz bizi nahi duzuen guztiok gonbidatuta zaudete.
Elkartzeko hitzordua: AED elkartean, arratsaldeko 19:30ean.
- Poteoa
- Animazioa
- Afari merienda
Etorri nahi duzuenok, aldez aurretik AEDn izena eman beharko du edo telefonoz deitu zenbaki honetara: 943 77 12 28Iruzkin berriak
- Zahar-Berriko teknikaria(e)k Zahar-Berri izen ematea zabalik bidalketan
- Anonimoa(e)k Zahar-Berri izen ematea zabalik bidalketan
- joxemari muxika(e)k Zahar-Berri izen ematea zabalik bidalketan
- Oskar(e)k Berbetan 81 bidalketan
- mertxe marin(e)k sar zaitez jolastera bidalketan
Hilabetekako artxiboa: apirila 2015
Bedoñako Karapaixoak
Azken euskaltegiko ekintzan, Joseba Arana Bedoñako okina etorri zen AEDra. Jende asko elkartu ginen bertan okinaren azalpenak entzuteko. Ogia eta karapaixoak nola egiten dituzten azaldu zigun Josebak argazki zein azalpenen laguntzaz, eta oso esperientzia polita izan zen bere azalpenak entzutea: … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
Herri Urratsera joateko autobusa prest!
Iparraldeko ikastolen aldeko jaia, Herri Urrats, maiatzaren 10ean ospatuko da Senperen. Bertara joateko autobusa antolatu dugu bailarako euskara elkarteok. Autobuserako txartelak AEDn, euskara elkartean daude salgai eta hauek hartzeko azken eguna maiatzak 7 izango da. Autobus txartelen prezioa 12 eurokoa … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
MINTZA-EGUNA Bera, maiatzaren 30ean
Bortzirietako SOLASLAGUNek aurten 10. edizioa ospatuko duen Mintza Eguna prestatu dute, lehen urtean bezala, Nafarroan ospatuko delarik. 2015eko maiatzaren 30ean, larunbata, Beran izango dugu hitzordua eta laster emango da egitarauari buruzko informazioa. Bazkarirako izen ematea maiatzaren hasieran zabalduko da, tokian … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
Debagoienetik Arabar Errioxara irteera
Maiatzaren 9an, Debagoienetik Bastidara irteera antolatu dugu. Egun guztiko irteera kulturala izango da. Bastidatik La Peciñako ermita romanikoaren, nekropolisaren eta San Vicenteko gazteluaren bisita gidatua izango ditugu. Ondoren, eguerdian Errioxako ardoak dastatzeko poteoa eta Jatorrenea jatetxean bazkari mundiala egingo dugu. … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina