Otsailean, denok Begiristain sagardotegira!


– Otsailaren 25ean, sagardotegira irteera.


           Urtero lez, Zahar-Berriko berba-lagunak eta udal euskaltegiko ikasle, irakasle eta lagunak sagardotegira joateko animatzen hasiak gara. Gainera Bergaratik ere mintzapraktikan aritzeko lagun ugari batuko zaizkigu. Bertara etor zaitezen animatu nahi zaitugu.


Honetarako eman ezazu izena korreoa erabiliz edo bidali baiezkoa SMSa bidez telefono honetara: 695 786 852 Prezioa:28€


 


        Bestalde bada albiste gehiago, Berba-taldeak beste taldeekin elkartzeko aukera emango dizuegu. Honen harira sortu da ideia berri hauxe da:


martxoaren 2an,Gozogintza ikastaroa.


               Zahar-Berriko berba-lagun edo ikasle zaretenok elkartzeko eta mintzapraktikan aritzeko. Elkartzen garenok elkarrekin momentu atsegina igaroko dugu, elkar ezagutuz eta lotsak usatuz. Ekintza Iratin izango da 18:00etatik aurrera.


        Baten batek izango balu interes berezirik zenbait konkretua lantzeko, esan dezala eta horrela zer edo zer berezia elkarrekin prestatuko genuke. 


 

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude