Hileko artxiboak: abendua 2010

Txikilandia

Disney Channel eta Clan TV artseniko dosi txikiak dira, Koldo Izagirreren hizkera erabiliz. Batez ere, ez garela konstziente zer ari garen ikusten ta noren eskutik.

Eskerrak noizean behin oasiak dauden basamortuan, haizea probestuz olatuak sortzeko. Olatuz olatu basamortua lorategizatu dezagun.

Josu Arteaga

Bere liburua oineztarria baino azkarrago igaro zen nire eskuetatik, harrapaladan irakurri bainuen.

Katu gizonen eskutik kontatu zigun bizimodu ruralaren kate luzea, protagonisten siniste eta konbikzioak, mixeria eta aintzak.

Kaletarrok, denok, irakurri beharko genukeen obra. Izan ere, gero eta gutxiago ulertzen ditugu nekazal giroak, arraro egiten zaizkigu, basa eta zibilizatu gabe, akaso gu gero eta anormalagoak garelako.

Bejondeizule Josu!

Mazembe

Mazembe, Kongoko futbol taldea, mundu mailako klub txapelketa irabaztekotan egon da. Afrikar talde batek irabaziko lukeen lehen aldia litzateke.

Samuel Eto´o kamerundarrak eman dio garaipena Mazemberen aurkako finalean Italiako Inter taldeari.

Afrikar batek zapuztu die ametsa beste hainbat afrikarri eta beste guztioi gogorarazten digu kolonialismoak bere hartan darraiela.

Amanda

Zenbat Amanda dagoen munduan barrena, Txilen eta Txiletik kanpora.

Atzo Manchester United taldearekin egon ziren Atacaman herioren atzaparretatik ihes egindako 33 meatzariak. Miraria lortu zuen Piñerak eta lau haizetara zabaldu. Telebistako aurkezleak txisteak egiten ditu langile horien inguruan, esanez beharginak aldi berean Real Madrileakoak, Bartzelonakoak, United-koak… direla.

Kartzelan erreta hil diren 81 txiletarren senideak ez dira agertu. Akaso ez zaie futbloa gustatzen. Akaso albistean ez zuten lekurik. Akaso porrotak ezkutatzea komeni da.

Inbidia

Inbidia partitu ziren mahaian denetarik zegoen, baina espainiarrak gehiago zeuden.

Duela gutxi, iragan asteartean, euskal izeneko neska batek “hablame en cristiano” erantzun zidan bere okindegian ogi bat euskaraz eskatu nionean Nafarroan.

Beraiek hizkuntza bat dute eta guk bi. Beraietako gehienek kultura bakarra ezagutzen dute, guk behinik behin gutxienez bi.

Pobrezia ezin dute agoantatu. Horregatik nahi gaituzte gu ere pobretu, guztiok hizkuntza bakarra dezagun: eurena.

Guixkileaks

Julen Assange (kartel polita dago Euskalherria.infon) ez da izango bakarra cable-ak argitaratuko dituena.

Adierazpen askatasunarekin konprometiturik, blog xume honetan ere Arrasateko albiste harrigarriak (ber)argitaratuko dira. Albiste batzuk zaharrak, beste batzuk berri-berriak.

Hau irakurri eta gero, mundua aldatuko da. Munduko herritarren arteko harremanak aldatu dira. Hala esan zuen atzo Baumanek Donostian.

Arrasate shall be the wonder of the world.

http://goiena.net/albisteak/1074770310/
http://sustatu.com/1291291159
http://mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=5686363&menuId=7109426&onlypath=true

Kultura Kutxa eta BBKn

Eusko Jaurlaritzak kultura bonoak atera ditu bigarren urtez.

Izan ere, bankuak laostia dira. Egun batean egon daitezke krisiak sortzen eta hurrengoan kultura sustatzen. Laister bautizo osteko bazkariak ere bertan egingo ditugu!

Ezin ziren liburutegietan jarri salgai bonook, bankuetan jarri behar zituzten…

Arrasaten BAZ ere banku bat zegoen lekuan dago. Akaso horregatik izango da itxuraz banku baten horren antzekoa.

Bankuek kultura bultzatzen dihardute hortaz, baina euren kapitalismoaren kultura.

Hurakan

Hurakan omen zen Maala Kaleko barberoa XX. mende erdialdean. Gaur egun Zubiaga bitxitegia eta erloju denda dagoen etxe aldamenean ei zegoan. Ez dut jakiterik izan nongoa zen, baina ez zen arrasatearra eta kasik ziur euskalduna ere ez.
Bertara joaten ziren gizonak, hurakanengana, berriketan egin eta ilea moztu eta atontzera.
Politena da zergatik deitzen zioten hurakan. Ilea guraizeekin mozten ari zela, putz eta putz aritzen zen sorbaldetan eta bularrean metaturiko ileak kentzeko.
Ze politak diren metafora herrikoiak.