Iazko sasoi honetan hasi nintzen blog honekin, Aratusteak bukatu eta egun gutxira idatzi nuen lehenengo mezua. Orduan, pena batekin geratu nintzen… orduko kartel lehiaketan irabazle suertatu zen lanaren gaineko aipamena egitearena.
Aurtengoa oraindik ez dudala ikusi aprobetxatuz, eta gainera, konparaziorik egiteko asmorik ez daukadanez, iazko kartelaren gainean idatziko dut.
Erabaki zaila izan behar du epaimahaikideendako sari nagusia ume bati ematea, ba, asmatu zuten.
Koloretsua, alaia, ordenatua eta herriari aipamen grafikoa egiten diona… eta, onena, ikusi ahala irrifarra sortzen zaizu… Eska daiteke gehiago?
Obra dotore hau egin zuen artistak Peru Altube Kazalis du izena, eta orduan, 9 urte (!) zituen. Chapeau!