Etiketa honen artxiboa: asturias

Zure irribarrea ezaguna egiten zait…

Aurreko baten Gij├│nen paseatzen ari ginela irribarre handi bat bota zizkidaten erakusleiho batetik. Oso ezaguna egin zitzaidan keinu oker hura baina, aldi berean desberdin sumatu nuen, aldatuta moduan…

Naturgas Asturias

Gerora enteratu naiz Naturgas EAEan egoteaz gain Asturiasen, Katalunian, Gaztela Leonen, Murtzian, Madrilen eta Valentzian ere badagoela. Besteetan ez dakit zein itxura eta koloreekin azaleratzen den energia enpresa hau baina, txokatuta geratu nintzen: Asturiasen urdin barik gorri kolorekoa da Naturgas.

Akaso, marketing kanpaina zehatzen bat izango zen, ez dakit. Izan ere, ez da oso ohikoa marka berak kolore desberdinak hartzea zer eta tokien arabera.

Bitxia iruditu zitzaidan aukeraketa. Zergatik erabakiko ote zuten gurean urdin kolorea eta Asturiasen, ordea, gorria erabiltzea? Bestela ere gorriegiak bagarelako hemen edo, akaso, asturiarrak iraultzaileak izan ohi direlako eta beraiek merezi izan dutelako gorria? (Ikurri├▒aren eta Asturiasko banderaren koloreak, behintzat, ez dute aintzakotzat hartu banaketa erabakitzerakoan!).

Galdetzen hasita, nola deituko diote Asturiasen hemengo Naturgaseko “Telefono urdinari”, “Telefono gorria”? eta “Zutik lurrean kondenatu zaren langile tristea…” entzungo ote dute erantzunaren zain dauden bitartean?

Behin koloreen egokitasuna zalantzan jarriz gero, kontu asko jarri daitezke zalantzan, adibidez, Nafarroan ikusi genuena ikusi eta gero merezi du PSNk kolore gorria? Ba, ez.

PSN-PSOE urdina