Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Laranjatik, laranjara

Arrazoi osoa du TeknoSexua Jn.-k. Azkenean,
zoratuko gara. Hainbeste “betiko tokian”, “betiko
zenbakia”, “betiko zerbitzu ona”…

Batzuk, “betidanik zerbitzua eman izan
dutenak” 1414 zenbakian aurkituko ditugula diote, besteek, “beti
bezala” 1717an daudela… eta total, erabiltzaileok, erdian, ezin esan
zein enpresaren garen bezero!

Oraingoz, hori bai, segurtasunez esan
dezakegun gauza bakarra zera da: gure telefonia konpainiaren markaren kolore
korporatiboa laranja izango dela. Kasualitatea da gero! Hori bai, laranja kolorea
Euskaltelen laranja izango den ala Orangeren laranja izango den jakin ez…

Erronka handia Euskaltelena. Marka baten balio
handienetarikoak nortasuna eta besteetatik desberdintzea badira, jai dute
hainbeste laranjarekin. Ezingo diote eskatu bada nazioartekoa enpresa bati, eta
gainetik Orange izena duena, bere kolorea, derrepente, alde batera uztea, ala?

Ematen du Euskalteleri tokatuko zaiola  mugitzea. Hala ere, aldaketarekin dena da
irabazia: lehiakide gogaikarria bilakatu den enpresarengandik desberdinduko
dira, eta aldi berean, ezusteko egoerei aurre egiteko gauza direla argi utziko
dute.. guk ere, badugu zer irabazi, hasteko, bakea izango dugu kamiseta
laranjen enpatxuarekin!

Hurrengoa, oso-oso originala, akaso, ez da
izango baina, hasiera bat izan daiteke…

EuskaltelBertsioa

Ja soc aquí

Ez galdetu, “Zergatik?”. Ez galdetu, “Zenbatero?”. Ez gero galdetu, “Noiz arte?”… Debalde egin dezakezun galdera bakarra da, “Berriro?”, erantzun erraza duelako: bai.

Hasteko, onena, atzera utzitako klasiko baten eguneraketa egitea izango da…

SuperbaiEuskarari

Iazko Aratusteak

Iazko sasoi honetan hasi nintzen blog honekin, Aratusteak bukatu eta egun gutxira idatzi nuen lehenengo mezua. Orduan, pena batekin geratu nintzen… orduko kartel lehiaketan irabazle suertatu zen lanaren gaineko aipamena egitearena.

Aurtengoa oraindik ez dudala ikusi aprobetxatuz, eta gainera, konparaziorik egiteko asmorik ez daukadanez, iazko kartelaren gainean idatziko dut.

Erabaki zaila izan behar du epaimahaikideendako sari nagusia ume bati ematea, ba, asmatu zuten.

Koloretsua, alaia, ordenatua eta herriari aipamen grafikoa egiten diona… eta, onena, ikusi ahala irrifarra sortzen zaizu… Eska daiteke gehiago?

Obra dotore hau egin zuen artistak Peru Altube Kazalis du izena, eta orduan, 9 urte (!) zituen. Chapeau!

Seinale on

Ez dut sarrerarik egingo eta harira joango naiz, hala ere, nahi izanez gero gai honen gaineko bertsio osoago bat hemen duzue.

Laburrera joko dut:

  • Endesa-k iragarki sorta bat egin zuen ingelesezko “on” hitzarekin gaztelerazko hitzetara ekarrita.

  • Gas Natural enpresak epaitegietara jotzen du esanez, “on” hori, “no” subliminal bat besterik ez dela, hau da, beraien erosketa proposamenari “Ez” esateko modu ezkutua.
  • Epaiek, gauza hobeagorik egiteko ez daukatenez, kontu guzti honen gaineko azken erabakia prestatzen ari dira.
  • Endesak, publizitate kanpainarekin jarraitzen du.

Orain, bigarren zatia:

  • E.ON enpresa alemaniarrak Endesa erosi nahi du, eta gainera, prezio handiagoa ordaintzeko gertu dago.
  • Endesaren “E” + “On”, kanpainarena = E.ON

  • “Begira, guk esaten genuena. Dena aurretik prestatuta zegoen” diote, Gas Naturalekoek…

Eta, bukatzeko…

Orduan, eta teoria subliminal-paranoidearekin jarraituta, zer lortu nahi izan du Euskadi Gaztea irratiak bere lelo mitikoarekin, hots, Euskadi Gaztea: Seinale On … Garbi uztea, irrati moderno eta ona zela, ala, “Euskadi Gaztea: noooooooo, mesedez!” munduari oihukatzea?

Beno, gauza bat oso garbi dago, Euskadi Gazteak lehenago, eta gainera, askoz erabilera hobeagoa eta kontzeptu aldetik egokiagoa egin zuen ingelesezko “on” eta euskarazko “on” uztartuta.

Benetako hitz joko polita lortu zuten, konparantza barik “DimensiÓN” eta “RetribuciÓN” zatar horiekin…. gero, jakina, beste kontu bat da publizitatean saltzen dena eta programazioaren errealitatea…

Publizitate-gripea, azaletan

Aurreko batean, aipatu genuen publizitatean ematen ari diren nobedadeak eta, adibide aipagarrienen artean, egunkarien azalak goitik behera enpresa baten kolore korporatiboekin margotzearena ikusi genuen.

Ba, kontu hauek, (hegazti-gripea bezala?) kutsagarriak izaten dira. Bat hasi, eta gero, besteak, atzetik etortzen dira…

Begira, aurretik ezagutzen genituen Indiako gas konpainia batek tintatutako berde koloreko azal hauek…

edo, herrialde berdinean jarraituta, Orri Horien konpainiak The Herald egunkariarekin egindako tratua…

Ez dut alarmista izan nahi, baina, gero eta gertuago dago! Hirugarren munduan hasi, baina, dagoeneko Portugalen eman dira lehenengo kasuak, telefonia konpainiaren publizitate urdin hauek erakusten duten bezala…

Ni, egia esan, desiratzen nago, gure artean, kutsatuko den lehena nor izango den jakiteko… izan ere, izurrite guztiekin gertatzen den bezala, denbora eta diru kontua besterik ez da izango.

2001: Sofa baten odisea

Aurreko egunean, retro-geek samar jarri, eta gazte denboratik berriro ikusi barik neukan Kubrick-en 2001: Una odisea del espacio filma ikusten jarri ginen…

Filma hasi eta zati batera, sekulako sorpresa hartu nuen eszena baten oso ezagunak egin zitzaizkidan sofa gorri mordoa agertu zenean. Irudian ikus ditzakezuen hauek dira…

CDak dauden tokira joan eta bertatik, 1999 urteko Fangoria taldearen Una temporada en el infierno diskoa apartatu nuen. Ikusi, disko horren azala eta barru aldeko argazkia…

Gogoratzen dut, diskoa erosi nuenean hiru gauza aurkitu nituela gustoko: musika bera, sofa gorria (Olivier Mourgue-ren diseinua) eta diskoaren leloa…

Fangoriakoek, diskoaren izenaz gain, beti jartzen dute esaldi kuriosoren bat, honelaxe zion disko horretakoak: “Hay que ser absolutamente moderno”. Esaera eder hau, diskoaren izenburua bezala, Arthur Rimbaud poetarena da.

Kubrik-ek 2001: A Space Odyssey filma egin zuenean 1968 urtean, demostratu zuen “erabat modernoa” izateko ez zuela inolako arazorik, baina, hori bakarrik ez zuen erakutsi…

Begira, bestela, protagonista batek, espazio-ontzi intergalaktikoan komunera joan behar duen unean, ate aurrean, aurkitzen duen ohar interesgarria…

Oso modernoa bai, baina, oso praktikoa ere bai.

Moshzilla Zarzuelan

Imagintzen dut, honez gero aspertuta egongo zaretela Zarzuelak ateratako argazki fotomontajeaz hitz egiten. Ondo da. Laburra izango naiz…

Gai honen gainean, denetako komentarioak entzun izan dira, baina, batzuk barre egin eta sorkuntza bultzatzeko ere erabili izan dute argazki lotsagarri hura.

Oso ideia polita izan zuten Milinkitos webgunean, bertan, jaso dute jendeak bidalitako bertsioak… bertsio batzuk, behintzat, nik ere bidali nien nirea baina, itxura baten, fuertetxo samar iruditu zitzaien….

Nik egindako proposamenean, hainbeste barre eragin didan Moshzilla da protagonista. Garbi utzi izan nahi du, neska gaizto honek, monarkiaz duen iritzia….

The English Cemetery-n , berriz, atera zen argazkia… ikusten den moduan, lagun honek ez du erreparo arrastorik ere izan montaje gillotinatzaile hau ateratzeko. Merezi zuen berak “esklusiba”, trebea da, benetan, Moshzilla eta estiloko bitxikeriak aurkitzen eta konpartitzen.

Inspirazio bila joan eta inkesta bat aurkitu

Goienkaria birdiseinatzen ari garela-eta inspirazio bila ibili naiz egunkari eta aldizkari zaharren artean…

Esku artean, 2002ko abuztuko El Mundo-ko Magazine aldizkari bat hartu nuen elkarrizketak nola planteatzen zuten begiratzeko asmoarekin, eta diseinuarekin inongo zerikusirik ez duen hurrengo harribitxia aurkitu nuen, izenburua: “Encuesta. Los más odiados”. Espainian (non bestela?) egindako orri mordoko inkesta luze-luze bat zen…

Aurreko sudokua intelektualegia iruditu bazaizun, akaso, hurrengo hau errezago asmatuko duzu…

Jo 2002ko urtera eta ea asmatzen duzun zein falta den “Gorrotatuenak” zerrenda honetako laugarren postuan:

  1. Carmina Ordóñez (RIP)
  2. Rocío Carrasco
  3. Alessandro Lequio
  4. ————-?
  5. Coto Matamoros
  6. Jesús Gil (RIP)
  7. Ana Obregón
  8. Belén Estéban
  9. Mar Flores
  10. Sara Montiel
  11. Enrique Iglesias
  12. José Manuel Parada
  13. Isabel Presley
  14. Boris Izaguirre
  15. Pepe Navarro
  16. Cayetano Martínez De Irujo
  17. Carmen Martínez Bordiu
  18. Jesuín de Ubrique
  19. David Bustamente
  20. Penélope Cruz

Zein? Ba, ez.

Badakit zaila dela sinesten baina, zerrendan falta den laguna gure Xabier Arzalluz da!

Zer demontre egiten du Arzalluzek xelebre hoien artean?

Bigarren parte bat ere bazen: “Maitatuenak”! Baina, lasai, “Inkesta. Maitatuenak” hurrengo baterako utziko dugu.

PD. Inspirazio kontua. Egia esateko, ez nuen gauza handirik aurreratu. Oso gauza kuriosoa da Magazine aldizkariarena. Oso diseinu landua du, sekulako ekoizpena, argazkia onak, atal kurioso mordoa… baina, oso nahasia da. Sekulako nagia ematen du irakurtzen hasteak. Hainbeste marra, hainbeste zati desberdin… argibide liburua eskatzen duen diseinu horietakoa da, nekagarria.