Ezker Batuko irudiaren aldaketaren gainean artikulotxoa idatzi nuenean besteak beste “arkitektonikoegia” zela aipatu nuen. Aritz Arrizabalagak bidalitako mezuan “arkitektonikoegia” hitzari benetako zentzua aurkitu dio, horixe baietz! Begiratu bestela
Igartzen zaie EBkoei zein sailetan egon diren Jaurlaritzan! Beraz, EB hizkiek ez dute Ezker Batua esan nahi, Etxebide Batua baizik…
Artistarako neuronak banatu zirenean, argi dago nor zegoen aurreko lerroan. Sekuentzia mundiala, Goio!
Eskerrik asko, baina merito dena Aritz Arrizabalagarena da.
Hasierako hizkiak (EzkerBatua/EtxeBide) berberak izanik, logotipoen arteko antzekotasuna ez da harritzekoa. Benetan, eraldaketa oso lortua da; baina, argi dago, bien koloreak zein hizkien tipologiak guztiz bestelakoak dira.
Gainera, ziur nago, xedea ez zela izan inondik inora ere bi logotipo antzeko egitea. Dakidalako azaltzen dut.