Blogarien eta politikarien besta

Ondo egon zen Elgetan egindako blogari euskaldunon besta. Gutxienez, irakurritako lerro askori aurpegia jartzeko balio izan zuen Espaloira joan izanak. Lagun mordotxoa elkartu ginen igandean, hemen taldea desegiten hasi aurretik egindako argazki kuriosoan ikus daitekeen bezala.

Onartu egin behar apirilaren 17a (Hauteskunde eguna) data xelebrea zela elkartzeko, eta horrela, espero ez genituen gonbidatuak etortzeaz aparte gure arteko elkarrizketetan sekulako garrantzia hartu zuten bisitari hauen presentziak.

Hautxek izan ziren, besteak beste, gonbidatu sorpresak: EAJ-EAk, 29 ordezkari bidali zituen, hango batzuk gehiago espero zuten, baina itxuraz Ibarretxe.com blogak ez du behar besteko arrakasta izan deialdian; PSE-EEk 18 blogari bidali zituen Elgetara denak oso alai Moncloako zorion deiak jaso eta jaso; EHAK-ek 9 blogari, oso pozik zeunden, lagun gutxiago etortzea espero zuten eta gainera, azken momentura arte ez zuten jakin izan Elgetan egoterik izango zuten ala ez; PPk, 15 ordezkari batu zituen, zalantza barik tristeenak; EBko betiko hiru blogariak, besteren bat agertzekoa omen zen baina bidean galdu ei zen; eta azkenik, Aralarreko blogari hasiberria, gipuzkoarra bera.

Faltan? Ba, asko izan ziren falta igarri genituenak, adibidez, Piperrautsa , Euskara eta Publizitatea edo Telezaborra baina, batez ere, Enriqueta Benito.

Elgetan izandakoaren gaineko kronika gehiago:

4 iruzkin “Blogarien eta politikarien besta” bidalketan

  1. Telezaborra

    Hauteskunde gaua… sentitzen dut, baina horrelako gauetan etxean egoten naiz beti telebista ikusten… Hurrengoan ez dut hutsik egingo, Patxik dioen moduan, palabra de vasco.

    Baina bestetik, zergatik aldatzen diozue izena Arabako trikitilari bikote onenari? Enrike eta Benito.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude