EITBren logoa plagiatu omen nuenekoa

Debagoieneko Telebista (GOITB) ordura arte Arrasate Telebista (ATB) zenaren bideari jarraituta sortu zen.

Goiena hedatzear zegoela eta ordura arteko herri telebista izatetik bailara osora zabalduko zela-eta, elkarte bien nortasun korporatiboa egitea erabaki zuen Goienak. Niri eskatu zidaten elkartearen eta telebistaren irudia lantzea.

Goienaren logoarekin hasi nintzen, gero hura oinarri bezala baliagarria izango zelakoan telebistarena egiteko. Lanek luze jo zuten, eta, artean, telebistaren hedatzea atzeratu egin zen. Momentu bat iritsi zen irudi grafiko osoa bukatuta zegoela, baina oraindik Arrasate Telebista izenarekin eta itxurarekin emititzen zela.

Azkenean, 2000. urteko maiatzaren hasieran GOITBren irudi grafikoa kaleratu genuen: prentsa aurkezpena, furgoneta margotuta, mikrofonoak jantzita, telebistako promoak eginda, paperak inprimatuta…

Handik egun gutxira, maiatzaren 22an, EITB-k ere bere irudi berria aurkezteko jaia egin zuen; gogoratuko duzue, akaso, gala hura: Félix Linares James Bond papera hartu nahian, ordura arte sekretuan gordeta zegoen (!) logo berria CD batekin agertzen zela telebistan…

Aitortu behar dut gure artean ere ikusmina sortu zuela logo berriaren aurkezpenak; izan ere, aurreko ETBren txoritxoa Arrasateko diseinu talde batek egina zen, JJK diseinu taldeak, hain zuzen.

Kontua da aurkezpen hura igaro eta handik bi astera-edo gutun bat jaso genuela GOITBn. Gure logoa eurenaren plagioa zela eta ezin izango genuela erabili! Gainera, EITBko abokatuek gure kontra egingo zutela adierazten ziguten.

Amenazozko bigarren gutun bat ere jaso genuela uste dut, baina azkenean ez zen ezer gertatu. Erantzun genituen gutunok eta gure bideari lasai asko jarraitu genion.

Hemen, logo biak bata bestearen ondoan. Gurea zaharragoa dela ez daukat inongo dudarik, hala ere, antzekotasuna ez da horrenbesterakoa, ala?

4 iruzkin “EITBren logoa plagiatu omen nuenekoa” bidalketan

  1. Iñaki

    Ba nere ustez logua ez da hain antzerakua. Hombre, batera ikusten badittuzu, ba logikua da pentsatzia plagio bat dala. Baña esaten dozun bezela, zeuek lehenau kalerau baziñuten, orduan plagiua zeñena da??? De todas maneras herri mailako telebista bati, pentsatzen zebena eittia ezin da eiñ. Gañera denunzia ta guzti… No coment.

    Erantzun
  2. Felix Gerenabarrena

    Bai, bitxikeria da plajioarena. Nire ustez be ez diran hain antzerakoak, behrbada koloreetan, eta batez be urdinean. Zalaketarena pixkabat agresiboa dala uste dot, eurek aholkularitza juridiko bat izango dabe zihurrenik eta zuek normala dan moduan, ez. Ez dauka zentzu haundirik. Enpresa munduan ezagutu izan dodaz izenen kopiak eta azkenen borondate ona badago berba egiten konpontzen dira holako arazoak. Gutxitan iristen dira tribunaletara.

    Erantzun
  3. Goio Arana

    Ba, egia esan, lehenengo sustoa pasatu eta gero guk anekdota moduan hartu genuen gertatutakoa.

    Idatzi genuen gutuna asalduz GOITBren logoaren kontua noiztik eta nondik zetorren (urtebete lehenago erabiltzen zen Goienaren logoa oinarri bezala hartuta, telebistan koloreak sortzeko sistemaren kolorean gehitzetik: RGB koloreak, hau da, berdea, gorria eta urdina). Ez genion garrantzi handiagorik eman… gero, bigarren gutunarekin, apur bat harritu egin ginen, baina jaramonik ez egitea erabaki genuen.

    Ez dakit zergatik baina, uste dut gu baino urduriago EITBkoak jarri zirela.

    Nik, benetan denbora-espazio txikian koinzidentzia moduko bat eman zela, uste dut. Beste barik.

    Eta orain, beste egi oso bat kontatuko dizuet. Aurkezpen-gala horretan gonbidatu moduan egon zen pertsona batek deitu zidan gau horretan, urduri, etxera, esanez: “Zu, EITBkoek logotipoa kopiatu egin dizuete. Zelako narru sendoa!”. Osea ke, begira, nola diren gauzak!

    Erantzun
  4. Goio Telletxea

    Apa Goio!
    Berandu xamar bidaltzen dut iruzkina, baina hortxe doa nire ustez dauden antzerakotasunak (dekonstrukzioa lanetan sartuta, jeje):

    • Kolore aldetik, ba bai, esan liteke urdina eta gorria antzeko suertatzen direla. Orain, Goienaren kasuan “tb” (telebista) hitza nabarmentzeko erabili da gorria. EITB-ren kasuan ez daukat argi, baina “irrati” hitza nabarmendu nahi izango zuten agian? Telebista eta irratiaren arteko ezberdintasuna areagotzeko, edo irratiaren berezitasuna adierazteko?. Dena den, erabilpen ezberdina.
    • Tipografia…ba nire ustez antzerakotasunik ez dago, baina badakigu, agian serifa gabeko tipografia horien arteko ezberdintasunik ez da nabarmentzen ikusleen artean. Askotan gertatu izan zait logo bat egiterakoan antzeko tipografia ipini eta eritzia galdetzerakoan albokoari, honek ia ez duela nabarmentzen diferentziarik esatea. Harrituta ni neu geratu izan naiz, baina horrela gertatzen da.
    • Izenari dagokionez,biak “itb” hitzean amaitzen dira. Horrek eragin dezake zerbait agian? “GoienaTV” bezalako izen bat izan balu, irtengo zen agian norbait esanez antzerakotasunik bazela? Ba agian ez zuten ezer esango ere…jakin ezazu. Gauza hauek horrela dira.
    • “G” (Goienaren kasuan) eta txoritxoaren (EITB) tratamenduari dagokionean, biak kolore masen intersekzio bat dira nolabait esatearren, kolore txuriarekin fusionatuaz. Tratamendu horretan norbaitek ikusi lezake antzekotasunik? Izan liteke. Baten kasuan “G” letra da (izenaren zati bat) eta bestean isotipoa, ikonoa, edo dena delakoa. Beraz, ez da elementu berdina erabili, baliabidea antzekoa izan arren. Gainera, Goienaren kasuan kolore masa bi koloretan banandua dago: orlegia eta urdina. EITB-ren kasuan urdina soilik.

    Guzti hauek oso erlatiboak suertatzen dira. Nire ustez, zuk diozuna da…”denbora-espazio txikian koinzidentzia moduko bat”, ez besterik. Herrialde txiki honetan bi hedabidek logoa epe txikian atera ta horrela suertatu dira gauzak.

    Zerbait izatekotan, ikusi besterik ez dago lehen
    zein sortu zen, eta horrek argitu lezake dena. 🙂

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude