Aurreko batean, *”La gestión del color en los diarios españoles de difusión nacional”* pdf dokumentua jaitsi nuen “Revista Latina de Comunicación Social”:http://www.ull.es/publicaciones/latina/200512delolmo.pdf webgunetik.
Artikuluan, *Abc, El Mundo, El País, La Vanguardia eta El Periódico de Catalunya*ko egunkarietako diseinu arduradunen iritziak agertzen dira. Gaiak, besteak beste, honako hauek: kolorearen erabileraren zentzua, kolorea eta seriotasuna, kolorea eta salmenten gorabeherak, irakurle gazteak eta kolorea…
Jesús del Olmo Barberok egindako lan honetan ez dago beste munduko nobedaderik baina, oso gustura irakurtzen da.
Era guztietako iritziak daude artikuluan, hala ere, denen artean David Garcíarenak (*El País*eko arte zuzendaria) eman dizkidate bereziki atentzioa. Kolorearen erabileraren gainean esandakoak bai topikoak, zaharkituak eta aurreiritziz betetako ideiak! Begira, bestela, zelakoak botatzen dituen:
- “Un diario a color es menos creíble, menos serio y de menor calidad
informativa. Yo creo que cuanto más color menos credibilidad. - “La moderación en los recursos gráficos se corresponde con un periódico de más calidad y así lo identifica el lector. (…) Yo mantengo que no da la misma credibilidad un periódico a todo color que un periódico en b/n.
Eskerrak, beste diseinu arduradunak ez direla hain tristeak eta iritzi interesgarriagoak botatzen dituztela!
Badakizue, lanerako bueltarekin ez bazarete nahikoa deprimitu irakurri David Garcíaren hitzak.
Orrialde horiek heltzean (ezer irakurri gabe) ematen digun inpresioaz ari dira, ezta? Non dago edukinaren garrantzia? Beraz, diseinuak ematen dio seriotasuna egunkari bati? Beraz, kolore gutxi edukitzeak egunkari bat formalago egiten al du?
Ez dut ukatuko lehen inpresioaz ari direnez ba arrazoi edukiko dutela agian. Egia da aisialdiko publikazioek kolorea edukitzen dutela orokorrean eta egunkariek ohituraz, eta aspalditik inprenta kontuak direla, ekonomikoak direla, etab. txuribeltzean.
Honek nolabait, marra bat marrazten du biak ezberdintzeko. AS, Marca, etab. bezalakoek beste kutsu bat dute, aldizkari itxura handiagoa, etab.
Niretzako txuribeltza egunkariei lotuta dago ein handi batean, ezinbestean. Koloreak beti gogoraziko digute aldizkari bat, beste kontsumo mota bateko produktu bat.
Seriotasuna edukinak berak eduki behar luke eta irakurlearen fideltasuna horretan egon behar litzateke ein handi batean.
Ohitze kontua dela esango nuke, hots, orain arte ohituta gauden kontzeptuetatik irtetzea. Kolorezko inpresioa merketuko balitz noizbait, eta egunkariak koloretan irtetzen hasi, serioak diren horien eta ez direnen artean nork ezberdindu luke bestela?
Ondo legoke aukera bat ematea koloreari. Kolorea ere, azken finean, informazioa da, eta bere esanahia ere badu.
Aupa, Goio Telletxea jn.
Nik uste dut medio bati koloreak ez diola ez seriotasunik kentzen ezta ematen ere. Kolorea erabiltzea aukera bat da, eta nire ustez, oso aukera ona (orain gutxira arte batez ere aukera ekonomikoa eta teknikoa izan da).
Nire iritziz, “seriotasuna kentzearen” diskurtsoa aurreiritziak eta beldurra erakusten dute. Koloreak seriotasuna kenduko dio egunkariari kolorearen erabilera “serioa” ez bada, bestela, zergatik? Zer erru izango dute bada koloreek. Edukia da arazoa!
Gainera, eta aparte, kolorearen erabilera egokia ala desegokia izango da baina, nik uste, Marca, As edo aipatzen duzun horrelakoak ez dira “serioagoak” bihurtuko zuri-beltzean aterata, aspergarriagoak bai, akaso, baina serioagoak? ez dut uste!… bestalde, inork eskatu dio, antza, hain “serioa” den *El País*-i kirol egunkarien kolorearen erabilera berdina?
Aipatzen dudan artikuluan honen bueltan beste batek esaten du: Yo no me lo creo. La autolimitación suele ser técnica o presupuestaria y quien dice que se autolimita por cuestión editorial lo que intenta es hacer un punto fuerte de su flaqueza, porque si fuera igual de costoso imprimir en color con calidad y usar un buen papel, creo que todo el mundo lo haría.
Guztiz ados.
Eskerrik asko, Goio!
Kaixo Goio,
Ba horixe,…AS eta Marca bezalakoek duten aldizkari “tokea” aipatzean jendeak orokorrean kontzptu hori har liezaioketela esan nahi nuen. Nere ustez, koloreek argitalpen bat “biziago” egiten dute. Eta biziago diot, ez “politago” gera daitezkeelako, baizik eta koloreek barruan ezkutatzen dituzten esanahiengatik. Albiste berdin baten zati bat enfatizatu dezake, bere tonoa apaldu, orrialde oso bati intentsitatea eman eta baita kendu ere, argazki baten informazioa ez-testuala zabaldu, orrialdearen lehen irakurketa bisuala erraztu irakurlea une negusienetatik gidatuaz (barrido bisualetaz hitzegiten da ba…), etab.
Hori dena, “seriotasun” etiketatik gaindi dago. Seriotasuna egunkari bati berak daraman ildoak, objetibitateak, ordurarte landu duen bidea, informazioa beraren tratamenduak duen kalitatea, etab.-ek behar dute.
Eta hau guztia aipatzen dut berriz ere, ez doan, baizik eta online eta offline munduen arteko harreman bat azaldu nahi dudalako. Agian, jakingo duzunez, online munduan web standards direnak garatzen joan dira azken urteotan eta berriki nahiko indar hartu dute zenbait ekimen publiko eta pribatu, zein garatzaileei esker.
Milaka xehetasunen artean, bat bada oso gogoko duguna. Edukina beraren eta diseinu hutsaren banaketa lan egiterako orduan. Edukina alde batetik lantzen da (XHTML) estrukturazio lanarekin (layout-a) oso elkarlotua geratzen delarik. Diseinua berriz, bestaldetik (CSS), edukinaren aurkezpenaren kontrola edukina berarengandik disoziatzen delarik. Halere biak era orokorrean pentsatzen dira, baina nahasi gabe.
Beno, eta zertara doa hau? Ba nolabait, era horretan edukina berari ere behar duen garrantzia eskeintzen zaiola. Diseinuak ez du edukin eskas bat ezkutatu behar, orain arte online munduan batipat egin den bezala. Agian, offline ere horrela behar luke ein batean, edukina alde batetik eta diseinua bestetik. Elkarloturik doaz, baina batak ez du bestearen kalitate urria ezkutatu behar eta are gutxiago pentsatu, koloreak edukin baten seriotasuna ikutu dezakeela. Gauza bat tonoa da, eta beste bat edukinaren benetako “seriotasuna”.
Aldizkari bat dekonstruituko bagenu, zati bakoitzak duen garrantzia aztertu eta galderak egin behar genizkioke geure buruari elementu bakoitzak dituen eraginak aztertzeko. Ezerk ez luke doakoa behar diseinu batean. KOLOREAK ere ez.
Ez dakit ondo adierazi dudan, agian “latz” xamar geratu da iruzkina. 🙂