Bi eta bat

Bi argitalpen hauek esku artean izaten ditudan bakoitzean berdina pentsatzen dut: zertarako jarri birritan izena mantxetan?

Kuriosoa da El Correo egunkariarekin eta Argia astekariarekin gertatzen dena; bakarrarekin konformatu ez, eta birritan jartzen dute izena azalean.

El Correo berriro diseinatu zutenean, zabaldu zen behin-behinekoa izango zela bi mantxetak jartzea, eta irakurlea itxura eta izen berrira (ordura arte, El Correo, gainera, EspaƱol eta del Pueblo Vasco ere bazen-eta) ohitu eta gero, kendu egingo zutela zaharra… Makina bat urte pasatu da harrezkero, eta ikusten denez, El Correo-ko irakurleak ez dira berrikuntzetara samur ohitzen diren horietakoak…

Astekariaren kasuan, ez dakit zein izango den “Argia” hitza azalean birritan azaltzearen arrazoia… Handiena garbi dago mantxeta dela, baina eskuineko behetik gorakoa? Bigarren horri ez diot nik zergatia antzematen…

Hala ere, izena birritan jartzearen kontu hori ez da prentsan bakarrik gertatzen… Badago Arrasaten, adibidez, giltzak egiten dituen enpresa oso ezagun bat, JMA izenekoa; ba, hark ere berdin, birritan izena!…

Desberdintasuna da kasu horretan giltza moduko ikur berri bat sortu zutela, logo zaharra eta berria gehituta…

Ez dakit nik, aukeran, izen larregitxo…

3 iruzkin “Bi eta bat” bidalketan

  1. mikel

    ARGIAren kasuan, esango nuke bertikala dagoela jarrita kioskoan pentsatuta. Toki batzutan, aldizkariak jartzen dituzte solapatuta, bakoitzaren bizkar-ertza bakarrik ikusten dela. Kasu honetan, samurrago da ARGIA identifikatzea. Horrela gehiagp saltzen duten… hori beste kontu bat da.

    Erantzun
  2. Joxe Aranzabal

    Aupa, Goio! El Correoren kasua bestelakoa da, nik uste. Ez da izen bera birritan jarria. Bi izen dira. Eta, kasu horretan, iruditzen zait arrazoi ideologikoek bultzatu zutela egunkaria lehengo izena berriaren ondoan gordetzera, nabarmentzeko El Correok ez ziola muzinik egiten espainiartasunari. Hasieran, berria nahi omen zuten atera (El Correo); gero, zalantzak; eta bukaeran, biak.

    Birdiseinua egin zenetik Vocento taldeak ABC egunkaria erosi zuen, eta indartu egin du taldearen espainiartasuna. Beraz, uste izatekoa da lehengo izenburuak luze iraungo duela.

    Argiaren kasuan, bestalde, Mikelen azalpenak balio lezake. Nik ez nuen horretan pentsatu, baina izan liteke. JMAri, berriz, ez diot arrazoirik ikusten. Artikulu polita, Goio. Ondo segi.

    Erantzun
  3. Petrus

    Interesgarria blog hau, enuen ezagutzen. Zorionak egileari.

    Uste dut Mikel zuzen dabilela, nonbaiten irakurri nuela uste dut ezkerreko solapan izentxoa jartzearena kioskoetan aldizkariek izaten duten distribuzioan pentsatua dagoela.

    Bestalde Correokoen mantxeta zaharra alboan txikian mantentzearena, bat nator arrazoi seguraski ideolojikoekin lotuta dagoela (arrazoi estetikoengatik ezin da izan, orriblea baita). Eta honek gure gizartearen betiko eskizofrenia kolektibora garamatza: Araba beste mundu bat da baina Bizkaian, non eta EAJ bezalako alderdi batek arrasatu egiten duen (alderdiaren leloa: “Euzkotarren aberria Euzkadi da!”) gehien saldu eta irakurtzen den egunkaria Correo Espanhol da, bere karga ideolojiko kontserbadore (no problem, euskal gizartearen gehiengo bat holakoa da) eta hispanofiloarekin (big problem, mapa elektoralak esaten baitu probintziko biztanleen gehiengoa ez datorrela parametro horrekin bat).

    Masokak gara edo disimulatu egiten dugu?

    Beno, ta ohartxo hau tono arinagoan amaitze aldera, esan oso desberdina dela ZERUA kentzea izen bati edo ESPANHOL ezabatzea…

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude