Iazko Aratusteak

Iazko sasoi honetan hasi nintzen blog honekin, Aratusteak bukatu eta egun gutxira idatzi nuen lehenengo mezua. Orduan, pena batekin geratu nintzen… orduko kartel lehiaketan irabazle suertatu zen lanaren gaineko aipamena egitearena.

Aurtengoa oraindik ez dudala ikusi aprobetxatuz, eta gainera, konparaziorik egiteko asmorik ez daukadanez, iazko kartelaren gainean idatziko dut.

Erabaki zaila izan behar du epaimahaikideendako sari nagusia ume bati ematea, ba, asmatu zuten.

Koloretsua, alaia, ordenatua eta herriari aipamen grafikoa egiten diona… eta, onena, ikusi ahala irrifarra sortzen zaizu… Eska daiteke gehiago?

Obra dotore hau egin zuen artistak Peru Altube Kazalis du izena, eta orduan, 9 urte (!) zituen. Chapeau!

Iruzkin bat “Iazko Aratusteak” bidalketan

  1. Egu

    Avecrem, Knor edo estilo horretako janariari “zaporea” emateko sortuak diren produktu toxiko horietariko baten iragarkian, bi neska ari dira sukaldean. Batek pastilla deskubritu du armairuan eta besteak dio bere amak ere erabiltzen duela. Botatzeko, botatzeko. “Ya estás tardando” azpimarratzen du lehenak.

    Nora ote noan sarrera honekin? Ezetz asmatu?

    Elkarrik izena eta logoa berritu ditu. Atzo bataiatu zuten: Lokarri.

    Zurea moduko iritzi bat gurako nuke irakurri grafismo eta irudi berriaz…”ya estás tardando”
    artikulu bat sartzeko zure blogean.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude