Aurreko egunean, retro-geek samar jarri, eta gazte denboratik berriro ikusi barik neukan Kubrick-en 2001: Una odisea del espacio filma ikusten jarri ginen…
Filma hasi eta zati batera, sekulako sorpresa hartu nuen eszena baten oso ezagunak egin zitzaizkidan sofa gorri mordoa agertu zenean. Irudian ikus ditzakezuen hauek dira…
CDak dauden tokira joan eta bertatik, 1999 urteko Fangoria taldearen Una temporada en el infierno diskoa apartatu nuen. Ikusi, disko horren azala eta barru aldeko argazkia…
Gogoratzen dut, diskoa erosi nuenean hiru gauza aurkitu nituela gustoko: musika bera, sofa gorria (Olivier Mourgue-ren diseinua) eta diskoaren leloa…
Fangoriakoek, diskoaren izenaz gain, beti jartzen dute esaldi kuriosoren bat, honelaxe zion disko horretakoak: “Hay que ser absolutamente moderno”. Esaera eder hau, diskoaren izenburua bezala, Arthur Rimbaud poetarena da.
Kubrik-ek 2001: A Space Odyssey filma egin zuenean 1968 urtean, demostratu zuen “erabat modernoa” izateko ez zuela inolako arazorik, baina, hori bakarrik ez zuen erakutsi…
Begira, bestela, protagonista batek, espazio-ontzi intergalaktikoan komunera joan behar duen unean, ate aurrean, aurkitzen duen ohar interesgarria…
Oso modernoa bai, baina, oso praktikoa ere bai.
Praktioa izango da bai, baina zer egin kriston pixaguriakin bazoaz komunera? Irakurriko al zenuke oharra?
Imamonek dioen moduan, egoera beraren errealitatea kontutan eduki behar luke ohar horiek jarri dituenak. Adibidez, esaldi labur, zuzen, eta argi batzuk (laburpen modura) zerbait lagunduko lukete irakurketa azkar baterako. Grabitatearen xehetasun horretxek urduri jarriko ninduke. 🙂
Egia da, “larrialdi” baterako luze samar dela mezua… hala ere, aitzakia ere badago, segurutik, gauza asko argitu beharko dira horrelako komun batera sartu aurretik 😉
jo ba nik sofa hori eztet oso gustoko… are gutxiago hondo txuri baten aurrean.
eztakit eh, nere gustua da besterik ez!
Kaixo!
Mondragon Unibertsitatean ikasten dodan ikasle bat naz. 2001:odisea en el espacio filma kontuan izanda proiektu bat egin behar dugu, eta honetarako analisi fasean diseinatzailearen informazioa bilatu behar dugu. Hau da, ze motatako diseinuak itten ditun ta ze motatako diseinua daka. Honetarako web orriren bat edo zeozer interesgarri baluzue, mesedez e-mail bat bidali ositoconpanales@hotmail.com, piya eskertuko nuke.
Aio!