Inspirazio bila joan eta inkesta bat aurkitu

Goienkaria birdiseinatzen ari garela-eta inspirazio bila ibili naiz egunkari eta aldizkari zaharren artean…

Esku artean, 2002ko abuztuko El Mundo-ko Magazine aldizkari bat hartu nuen elkarrizketak nola planteatzen zuten begiratzeko asmoarekin, eta diseinuarekin inongo zerikusirik ez duen hurrengo harribitxia aurkitu nuen, izenburua: “Encuesta. Los más odiados”. Espainian (non bestela?) egindako orri mordoko inkesta luze-luze bat zen…

Aurreko sudokua intelektualegia iruditu bazaizun, akaso, hurrengo hau errezago asmatuko duzu…

Jo 2002ko urtera eta ea asmatzen duzun zein falta den “Gorrotatuenak” zerrenda honetako laugarren postuan:

  1. Carmina Ordóñez (RIP)
  2. Rocío Carrasco
  3. Alessandro Lequio
  4. ————-?
  5. Coto Matamoros
  6. Jesús Gil (RIP)
  7. Ana Obregón
  8. Belén Estéban
  9. Mar Flores
  10. Sara Montiel
  11. Enrique Iglesias
  12. José Manuel Parada
  13. Isabel Presley
  14. Boris Izaguirre
  15. Pepe Navarro
  16. Cayetano Martínez De Irujo
  17. Carmen Martínez Bordiu
  18. Jesuín de Ubrique
  19. David Bustamente
  20. Penélope Cruz

Zein? Ba, ez.

Badakit zaila dela sinesten baina, zerrendan falta den laguna gure Xabier Arzalluz da!

Zer demontre egiten du Arzalluzek xelebre hoien artean?

Bigarren parte bat ere bazen: “Maitatuenak”! Baina, lasai, “Inkesta. Maitatuenak” hurrengo baterako utziko dugu.

PD. Inspirazio kontua. Egia esateko, ez nuen gauza handirik aurreratu. Oso gauza kuriosoa da Magazine aldizkariarena. Oso diseinu landua du, sekulako ekoizpena, argazkia onak, atal kurioso mordoa… baina, oso nahasia da. Sekulako nagia ematen du irakurtzen hasteak. Hainbeste marra, hainbeste zati desberdin… argibide liburua eskatzen duen diseinu horietakoa da, nekagarria.

3 iruzkin “Inspirazio bila joan eta inkesta bat aurkitu” bidalketan

  1. Goio Arana

    Esandakoak esan eta gero, onartu beharra dut, etxera ekarritako zenbaki zahar hori goitik behera irakurri nuela…

    Bestalde, Magazineren azken alea izan dut eskuartean eta nik kritikatzen nituen “marra guzti horiek” gaur egungo disinuan ez daudela onartu behar dut. Ez nuen aspaldi ikusten aldizkari hau, eta oraingo diseinua ez bada asko aldatu ere, askoz garbaiago iruditu zait.

    Dagoeneko esisitzen ez den diseinua kritikatu nuen nik…

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude