Orri osoko publizitate hau eskuratu berri dudan Nabarra aldizkariko urriko zenbakitik aterata dago. Bertan, “Euskadi Irratia. Gertu” lelopean etxe horretako hiru esatari ezagun agertzen dira: Ainhoa Etxebeste, Manu Etxezortu eta Maite Artola.
Batzutan, publizitateak nahi izaten dena baino gehiago uzten du agerian: inguru desordenatuak, postura xelebreak, edo, oraingo kasuan bezala, apunte pribatuak!
Jakina, orria jarri duten moduan jarrita, ezin izan dut tentazioari eutsi eta kuxkuxeatu egin dut Ainhoa Etxebesteren laneko koadernoan…
Nik, egia esan, elkarrizketa baterako galdera sorta edo albisteren bat egiteko apunteak aurkitzea espero nuen baina, zelako sorpresa! kalitate (mediatikorako?) plana ageri da bertan!
Hiru pausu zerrendatzen dira:
- A) Trabajo por objetivos
- B) Trabajo por competencias
- C) Trabajo por proyectos de mejora
Eta gainera, tarea, actividad, sistemas de calidad, procesos, estrategia de planificación, recursos gestión, liderazgo… jeseus!
Halako hitz potoloak jasan eta gero, normala galderaren bat izatea, ala?
Izan, berea ote da koadernoa? Zergatik gaztelerazko testu bat? Atrezzoko koadernoa da? Nahita egindakoa da, ala kalitatearen gaineko eztabaida informal batean zeunden hirurak, argazkilaria, ustekabean, iritsi zenean?
Eta, azken galdera. Ordutik hona, ez du ezer berririk idatzi Ainhoa Etxebestek koadernoan? Apunteak, 02-07-10ekoak dira!
Aldizkarian, askoz hobeto irakurtzen da, hala ere, azpiko argazkian ikus dezakezue koadernoa detailean…
Oso ona, Goio. Ni ere intrigatuta nengoen koaderno horrekin, begira eta begira, baina ez naiz hurbildu zehatz-mehatz zer dioen ikusteko adina.
Albistegi baten egitura edo halako zerbiat izango zela uste nuen, nahiz txukunegia iruditzen zitzaidan… Baina bai zera!
Jaja, oso ona. Eta nola lortu duzu zer jartzen duen ikusteko beste handitzea irudia? Tresna bereziren bat?
Nola lortu dudan zer jartzen duen jakitea?
Bada, oso erraz, hiru puntu horiek (A, B eta C) samur-samur irakurtzen dira orriari buelta emanez gero, besteetarako, bai, punta-puntako teknologia erabili behar izan dut: joan den mendeko lupa txiki bat!
Benetan ona! George Bush Nazio Batuetan komunera joateko premian nola harrapatu zuten gogoratu dit honek.
Benetan oso ona, beti zaude erne lagun!!!!. Sherlock Holmesek ez zukeen hobeto egingo…detektibe ospetsuari parafrasia egiten, “elemental” Goio maitea…Esaten dutenez, esaldi hau, sir A. Conan Doylek sekulan ez zuen idatzi…baina bere pertsonaiak lupa zeramatzan beti eskuetan.
Ez dut uste nahigabe egindako zerbait denik. Litekena da, argazkilariak edo estilistak laneko elementu bat sartu nahiko zuela, koaderno bat hartu eta orrialderik txukunena aukeratuko zuen. Eskema hori benetan itxura txukuna dauka, esku artean zerbait inportantea dutela iradokitzen du, eta gainera gai inportante horri seriotasun eta arrzionaltasunez aurre egiten diotela komunikatzen du.
Hala ere, hobeto zuten beste eskematxo bat asmatzea argazki saiorako, bai.
Oso ona goio!
Izan fongi.