Carrefour. Biki kosmikoak?

Microsiervos webgunean sareratu berri dute artikulu hau: Un logo horrible y mal hecho eta, mezuaren osagarri bezala, pasa den abuztuko 31ko beste artikulu honekin egiten dute lotura: Logos horribles y mal hechos.

Esteka horretan klik egin eta irudian ikusten duzuen pantaila ikaragarri hau agertu zait…

Ba, horixe, pasa-pasa eginda geratu naizela. Nik, hile honen hasieran ikusitako “Argi” berdin-berdina ikusi zuela artikuluaren egileak pasa den abuztuaren 31n!

Eta ez hau bakarrik, azkenean, ez argitaratzea erabaki nuen baina, Microsiervos-ekoak egin duen bezala, nik “C” hori ikusten laguntzeko, oso antzeko marrazki bat nuen prestatuta…

Zelan ulertu hau guztia? Biki kosmikoak ote gara? Hain dira antzekoak artikulu biak… eta, bene-benetan, abuztuko mezua gaur arte ikusi barik nuela…

Mulder, Scully, lagundu!

2 iruzkin “Carrefour. Biki kosmikoak?” bidalketan

  1. Goio Arana

    Aipatutako mezu horren erantzun mordoen artean, sorpresatxo hau zegoen: FedEx bidalketa azkarrearen enpresaren gezitxo gordea

    Benetan bitxia. Oraina are ikusi barik nuen gezitxoa!

    Esteka horretan diseinugilerekin egindako elkarrizketa dago.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude