Joan den irailaren 29an, katalanez idatzitako Avui egunkaria traje berriarekin kaleratu zen.
Ordura arteko diseinua, Roger Black diseinugile estatubatuarraren lana zen, eta egia esateko, urteak igartzen zitzaizkion berritzailea oso izen zen diseinuari. Oraingoa, berriz, Katalunia bertako Cases i Associats taldeak egin du, eta ulertzen ez dudan mobida politiko-finantzario handiarekin batera etorri da.
Beno, bada, putakeria ez da izan aurkeztu duten diseinua txarra dela, ez ba, kontrakoa! Esku artean izan dut ale bat eta asko hobetu da diseinua.
Kontua da, erabili duten tipografia nagusia, Amplitude letra mota, hain zuzen, apartatuta geneukala Goienkaria astekariaren laster egingo den deseinu berrirako!
Guk, munduko modernoenak eta esklusiboenak izan nahi, eta har, kataluniarrak berriro aurreratu!
Horrelakoak gara, batzutan, diseinugileok, kapritxosoak eta handiuste samarrak, irakurri, bestela, Cuatro telebistaren markaren esplikazioa. Ederra fantasmakeria!
Avui-ren diseinu berriaren adibideak ikusi nahi izanez gero, egunkariaren webgune tristean PDF-ak eskuragarri jarri dituzte.
Artistak cuatro-kuak! Hainbeste teorizazio Trango mendiko erropen itxurako logoa egiteko.
Cuatrorena pasada izan da. Ez dakit telebistak arrakastarik izango ote duen, baina logoarekin bezala egiten badute…