Gaur astelehena, irailaren 12an, Britainia Handiko The Guardian egunkaria goitik behera aldatuta kaleratuko da: diseinu berria, neurri berriak, orri guztiak koloretan… hau da, sekulako aldaketa.
Betidanik asko gustatu izan zait The Guardian-en itxura. Ikusmen handia sortu zitzaidan diseinu berria prestatzen ari zirela irakurri nuenean, hain da ona orain arteko diseinua!.. ba, beno, Interneten ikusi ahal izan ditudan irudiak ikusi eta gero txundituta geratu naiz: zelako polita ematen duen diseinu berriak. Gezurra ematen du, lehen ederra eta orain ederragoa!
Eskubiko irudian, agur esateko bereziki koloretsu kaleratu duten izara neurriko azken azala; ezkerraldean, berriz, diseinu berria duen zero zenbaki bat ikus daiteke.
Hona hemen, The Guardian berrien nondik norakoak:
- Neurria. Berliner formatoan kaleratuko da hemendik aurrera. Berliner formatoa guk ezagutzen dugun tabloide neurria baino handiagoa da baina, orain arte beraiek erabili duten izara neurria baino dezente txikiagoa.
- Diseinua. Goitik behera aldatu dute diseinua bai egunkarian baita eguneroko gehigarrietan ere.
- Tipografia. Neurrira eta propio diseinatutako tipografia erabiliko dute egunkarian. Guardian Egyptian izena du tipografia berriak.
- Kolorea. Egunkari osoa koloretan izango da gaurtik aurrera. Ikusten denez, egunkari honetan ez diote (beste batzuk ez bezala) beldurra kolorea erabiltzeari!
Diseinu berriaren gaineko zehaztasun gehiago hemen aurki dezakezue.
Ba al dakizu zein den BERRIAk izenburuetarako erabiltzen duen letra mota? Eta testuetakoa? (edo berdinak dira?)
Baina adibidez lehen orrian “berria” idazteko, eta “eskura” gidarako (http://www.berria.info/eskura/eskura05/azala.php) erabiltzen dutena beste bat da. Badakizu zein den?
Eskerrik asko!
Oso gustora irakurtzen ditut zure artikuluak. The Guardianena ere, egunkaria bera ezagutzen nuelako akaso, oso polita eta interesgarria iruditu zaizkit.
Irudikatzen dut, Goio, G2 gehigarriari ere emango diozula begiratua…
Aupa, 3ARRANO
Azaleko “berria” hitzaren tipografia Interstate da.
Esaten duzun, “Eskura” hori ez dakit-ba zein izen duen…
Aupa, Luistxo
Ba, ez, egunero diferente diren gehigarrien, Travel,Media… eta horrelakoen irudiak ikusita nituen baina, eguneroko G2-aren itxura ikusi barik neukan…
Eskerrik asko.
Hori zen jakin nahi nuena, “eskura”koa ere (izenburukoa) Interstate da. Eskerrik asko!
Aprobetxatu Goio “sareko edizio digitala:”http://digital.guardian.co.uk/ irekia egongo dela pare bat astean, PDFak lortzeko. Gero itxi egingo dute-eta.
Aupa, Lusitxo
Deskargatu dut orri mordo bat!… Eskerrik asko abixatzearren!
Aupa, Imamon
Nik aleren bat eskuratzeko ahaleginetan banabil baina,kopia bat lortuko bazenu tremendo!
Eskerrika asko.
Alea eskuratzen duzun bitartean begiratu The Guardian egunkaria nola diseinatu duten. Webgunean lau bideo jarri dituzte. Zuzendaria, nagusi exekutiboa, arte zuzendaria eta impresio arduraduna bere ikuspuntutik azaltzen dute deseinu berriak ekarri duena.