Foto-gezurra

Austriako Kleine egunkariko diseinugileek bai zortea: ez dagoela material grafiko egokirik? Ez dago arazorik, sortu egiten da behar den irudia, eta listo!

Nahiko dramatikoak ez zirela, antza, Londrestik banan-banan agentziak bidalitako argazkiak, eta beraiek errealitate berria sortzea erabaki zuten (zuzendariaren baimenarekin -edo agindupean- suposatzen dut), bi argazki nahastuz.

Zenbat halako egongo da, gau egun, prentsan eta telebistan!… kontua da, australiar hauek ez direla batere fin ibili, eta foto-gezur hori “sortzeko” atentatu izan ondoren, segurutik gehien zabaldutako irudietako bat erabili dutela…

Horrelako collagea ikusi eta gero, ea nork sinesten duen argazkiarekin batera doan testua… Hau bai dela “diseinugile sortzailea” izatea!

9 iruzkin “Foto-gezurra” bidalketan

  1. Goio Arana

    Egia da!

    Ni bai “kreatiboa”! Nahastu egin naiz eta Austria barik Australia jarri dut. Kleine egunkaria, austriarra da.

    Testua ere zuzenduko dut… Barkatu eta eskerrik asko.

    Erantzun
  2. Goio Arana

    Bai, Jozulin gogoratzen dut zein argazki esaten duzun… soldadu bat agertzen dena, eta atzekaldean, ume batzuk ageri direla… gero, “dramatismoa” gehitzeko aldatu egin zutela argazki originala…

    Ez dut argazki hori aurkitu baina, bai famoso egin zen beste Tsunami faltsu hau.

    Erantzun
  3. Felix Gerenabarrena

    Eta irakurleek zein eritzi daukee honi buruz? Ezer esan barik onartzen dabez holako aldaketa eta manipulazinoak? Ba al dakizu erreakziorik izan daben Austrian? Ez dot uste aldizkariaren sinesgarritaunaren aldeko jokaerak direnik.

    Gai interesgarria Goio.

    Erantzun
  4. Goio Arana

    Aupa, Felix.

    Ba, egia esan ez dakit zelako erreakzioak egon diren Austrian (gauza handirik seguru ezetz, gero eta gezur handiagoak irensteko gertu gaude-eta!), dena dela, badira hainbat komentario nik berria jaso dudan blogean

    Erantzun
  5. Goio Arana

    Nahaste bat izan zen. Kontua da, ni nahastu egin nintzela idazterakoan eta “Austriako Kleine egunkaria…” idatzi barik “Australiako Kleine egunkaria…” jarri nuen artikuluan, horregatik irakule batek galdetzen zuen “Australian alemanez?”. Itxura denez, zuk galdera irakurtzerakoan ere Australia barik Autria irakurri duzu…

    Eskerrik asko, ala ere, argibideagatik.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude