Diseinuaren gaineko blog berri bat ezagutu dut Etiam lagunari esker: ProcessBlack du izena eta sakon-sakon begiratu ez badut ere, interesgarria ematen du.
Blog horretan irakurri ahal izan dut “La Razón-ek”:http://www.larazon.es/ promozio berri bat jarriko duela abian astelehenetik aurrera: egunkariarekin batera bi kruasan emango dituzte opari!
Atzo, (eta, bada kasualitatea gero!) Ansón anaiek hilabete eskas atera duten doako egunkariaren ale batzuk eskuratu nituen. Ahora du izena eta debaldeko beste egunkariak ez bezala, hau arratsaldez kaleratzen da. Egunkaria ikusi eta gero bi adjektibo artean nago zalantzan: beldurgarria ala barregarria da?
Hau bai dela sekulako bihotzerrea emateko moduko menua: goizean, *La Razón eta bere bi kruasanak eta, arratsaldean, Ahora*.
Eskerrik asko bisitatzeagatik! 🙂
Sekulako gauzak egin behar dute orain egunkariak saltzeko, doainiko egunkariak agertu direnetik… eta badirudi, la razon-ek, askoz gehiago egin behar dutela! 🙂