Nondik natorren eta nora noan jakiterik zail samar daukadanez, zer naizen, gutxienez, jakitea gustatuko litzaidake. Mahai gainean dudan hiztegira jo dut erantzunen bila: Diseinugile: diseinuak egiten dituena; diseinatzea lanbidetzat duena. Jakina, ondoren, diseinu zer den begiratu behar izan dut, hauxe da aurkitu dudan erantzuna: Diseinu: objektu artistiko edo funtzional, gailu mekaniko, egitura, sistema etab.en aldez aurretiko adierazpide grafikoa, sormenezko ideia baten arabera egindakoa.
Ondo dago. Definizio argiak eta sinpleak. Baina, badakizue batez ere zer den diseinugile izatea? bada, erabakiak hartzen etengabe ibiltzea.
Erabaki gutxi-gutxi batzuk orokorrak izaten dira: lanaren formatua, neurriak, euskarria, kolore paleta… baina, batez ere, diseinugile izatea, denbora guztian erabaki txikiak hartzen ibiltzea da, erabaki txiki mordo-mordo-mordoa: “Kolore hori, apur bar argitxoago”, “Izenburu hori bi milimetro goraxeago”, “Argazki hori %10 handiago”… eta horrela, egun osoan!
Akaso, ez da oso definizio zehatza izango eta beste lanbide askorentzako ere aplikagarria izan daiteke, baina horrela jarriko nuke nik hiztegian: Diseinugile: egun osoa erabakitxoak hartzen ematen duen laguna. “Diseinu”ren definizioa? Bada, erabaki txiki eta mordoaren batuketaren emaitza grafikoa. Hala!
Definizio bikaina…erabakiak hartzen, galderak egin eta egin etengabe ibiltzea era berean…gainera, eta topikoetatik urrunduta, estetika hutsalaren gainetik bere lanari zentzua ezartzen saiatzen dena sarritan. Askotan ulertzen zail den profesionala, eta beste zenbaitetan gutxi baloratu ohi dena.
Askotan harridura aurpegiak ere inguruan ikusteaz ohitu eta tristetzen dena. Batipat xehetasun zenbaiti garrantzia ematen diogunean bezala. Koloreak badu garrantzia, konposizioak ere, tipografiak zere esan…eta askotan “Bah! zer axola ote du ba batak edo besteak” esaldiek nolabaiteko konprentsio beharraz ohartarazten gaitu.
Formazio aldetik, beste garai batzuen aldean, diseinuaren teoriari gero eta jaramon gutxiago egiten zaion egun hauetan, diseinatzaileak gero eta gehiago behar du ikerle izan. Dena galdetu, ikertu eta horren arabera bere lana definitu, hark zentzua eduki dezan.
Asmatu duzu definizioaren sintesian Goio….erabaki txikiak…baina ez horregatik garrantzi gutxikoak…
Dirudienez diseinatzaile ( hobeto esanda, lan hortan dihardugunok) denok “erabaki txiki eta mordoaren batuketaren emaitza grafikoa” argi izan beharko genuke… ez nago ados, diseinua, guztiz libre eta defini ezina da gehiago diot , gaur egun edozeinek jotzen du bere burua diseinatzailetzat… batzuk ordenagailua eta programa pirata mordo batzuk dituztelako, eta beste batzuk, ezdkit nongo sari internazionala jaso dutelako. Barre egiten dut biengaitik, modako gauzak hartu, hobeto esanda, Bartzelonan eta Londresen orain dela 3 urte modan ziren ideiak hartu eta gure bailaran berritzaile eta dinamikotzat saltzen ditugu…ja! beraz, emaitza kopiatu grafikoa!!! Bestalde, eta kritika txiki bat egin harren, azken aldian bailaren ateratzen ari diren web gune eta blog guztiak diseinu eta estruktura berdikoak dira… bat denentzako…puff…krutea da hau dena.
Denak diseinu antzerakoak? esan nahi duzu logoak goian daudela, menu nagusiak albo batean eta denek daukatela blog itxura? Noski ba, denak dira blogak.
Ez zaizu iruditu ere azkenaldian auto guztiak datozela 4 gurpilekin, 4 edo gehienez 5 ate, bolantea ezkerrean eta denek bi farorekin? Gainera kanbio palanka eskuman doa eta pedalak bolante azpian. Zein aspergarri eta kutrea.
Pentsatu behar da webguneak erabiltzeko direla, ez sofan eseri eta irensteko, eta webgune batetik bestera joaterakoan jendeak ez du eskulibururik behar, hartu eta kontrolatu baizik.
Hala ere, kontutan izan sofan etzanda iresnten diren horiek ere, diseinu antzerakoa izaten dutela: karatula bat aurkezpenarekin, hizlari bat edo bi aurkezten, tartean anuntzioak ematen dituzte eta kredituekin bukatzen dira. Bai, telebistako programak, eta zein aspergarriak.
Aspaldian daukat honen inguruan nere blogean idazteko gogoa… egingo dut.
Aupa Gari,
Askotan berba egiten dugu honen gainean, hau da, estandarren gainean. Nik ez dut dudarik horiek direla bultzatu beharrekoak. Baina zalantza hori ez da nik bakarrik dudana. Berdina dute “Bartzelonan eta Londresen”, guk orain hiru urte genituen berberak.
Filologian nenbilela maisu batek esaten zigun albokoari ez kopiatzeko. Eta kopiatuz gero ondo egiten ari denari kopiatzeko, mesedez. Ez da ez aholku txarra
Plagioaren laudorioa
XVIII. mendeaz gero plagiatzea oso gaizki ikusita egon da gure artean ere. Lapurretaren parekoa jo izan da, eta gure hiztegietan ere garbi geratu da horren arrastoa. Honela definitzen du plagioa Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegiak:
Baina 1988an Bernardo Atxaga etorri zen eta Obabakoak liburuan idatzi zuen Ondo Plagiatzeko Metodoaren Azalpen Laburra, Eta Adibide Bat, non Axularren laguntzarekin, plagioaren gorazarrea egin baitzuen.
Plagio onak behar ditugu
Ez enpresa asko eta asko egiten ari diren webgune originalak. Gura ditut plagioak soft librearekin eginak, erabilterrezak, irisgarriak, dinamikoak, biziak, eduki interesgarriekin…
Diseinugile: egun osoa erabakitxoak hartzen ematen duen laguna. “Diseinu”ren definizioa? Bada, erabaki txiki eta mordoaren batuketaren emaitza grafikoa.
Ni ez naiz diseinatzailea, baina egunero ikusten dudanaren arabera… egia, egia eta egia!