Eguraldia gutxienekoa da Infiniti auto bat gidatzen duzunean edo antzeko zer edo zer esaten du irudian agertzen den iragarki honen mezuak. Amerikako Estatu Batuetan argitaratutako iragarkia da, eta bertan, eguraldiaren orrian, eguraldiaren gaineko informazio guztia desagertu egin da, dena hutsik dago.
Irudi hau Aitor Garcia tekno-blogariak bidali dit Publizitate inbaditzaileen artikulotxoa osatzeko asmoarekin Oraingoan, behinik behin, goialdean esaten da *Advertisment” dela. Zelanbait esateko, ohituta gauden “Publi-erreportaje” horietan bezalatsu (eduki informatiboa eta euskarriaren itxura hartzen duten publizitateak) baina, umore eta errealizazio hobearekin
Publizitatea egiteko modu berri honen gainean, Javier Erreak Nuevos anuncios, ¿nuevos problemas? izenburupean artikulua idatzi berri du.