Ongi etorri publizitate inbaditzaileen garaira!

Orain gutxira arte edukia eta publizitatea oso modu garbian bananduta egon izan dira prentsa idatzian. Batetik, informazioa egon izan da, eta bestetik, eta fisikoki ondo desberdinduta, iragarkiak. Gainera, publizitatea modu logiko eta razionalean saldu izan da: moduluka. Iragarkiak saltzerako orduan, modulua izan da unitatea, neurria eta legea… Beno, ba bukatu da, ahaztu moduluak eta ongi etorri publizitate inbaditzaileen garaira!

Hemendik aurrera, ez da hain garbia izango desberdintzea zer den iragarkia eta zer eduki informatiboa. Gaur egun, dena egon daiteke salgai: eduki osoa, izenburuak, azalak, egunkarien mantxetak… denak, publizitate euskarri bilakatu dira!

Ikusi, www.newsdesigner.com blogetik hartutako publizitatea egitearen modu berri honen hiru adibidetxo:

Aste gutxi dela, Marca egunkariak azaleko eta barruko informazioa nahastu egin zituen inongo lotsa barik Moviestar enpresaren iragarkiarekin; hurrengo orri biak Mondays Australian egunkaritik hartuta daude, bertan, auto batek kiroletako azalean sartu eta edukia “harrapatu” egiten du, eta bide batez, ia orri osoa inbaditu, eskerrek gero, hurrengo orrian benetako azala jarri zutela!; eta azkenik, Indian ingelesez argitaratzen diren hiru egunkarien azal berde horiek daude, egun berean hiru egunkarien azalak, mantxeta eta guzti, berde kolorez margotuta kaleratu ziren petrolio eta gas korporazioa handi baten publizitatea egiteko…

Ba horixe, dena omen dago salgai, prezioa adostea da orain arazo bakarra.

Iruzkin bat “Ongi etorri publizitate inbaditzaileen garaira!” bidalketan

  1. Andhony Sixx

    Aupa Goio,
    ba hementxe nago bisitatxoa egiten etazure publizitate inbaditzailearen atala irakurtzen egon naiz. Oso kurioso daukazu bloga, nire baino askoz hobeagoa da, hori dudarik ez, jajaja.
    Beno ba hurren arte,
    Agur

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude