Agiri saltsan argitasuna

Batetik eta bestetik daukagun agiri saltsan, eskertzen da norberan iritzixak jasotzen dittuan agirixak danon bistara ipintzeko batzuk egiten daben aukera. Agiri batzuk interneten bertan topau geinken bittartian beste batzuk ezagutzeko ate bat eta bi jo bihar izaten da.

Agiri saltsan, ELAk plazaratu egin dau “Estatu arrazoia indargabetu” izeneko agirixa. Eztabaidarako. Egoeraren azterketa eta aurrera begirako oinarrixak.

Ezkerrera eta eskumara tira egin dau sindikatu abertzaliak, kontuan hartzeko aukerak agirixan jasotzen diranak.

Elkarlana

Politika egiteko garaia da. Politikari bide
egiteko garaia da, politikaren aldeko hautu garbia egitekoa, Espainiako
estatuaren estrategiari aurre egiteko. Politika egiteko erabakia da estatuari
ardura gehien ematen diona.

Abertzale eta soberanisten arteko elkarlana hauteskunde lehiatik kanpo
utzi beharreko kontua da. Elkarlan horrek, bi lan ildo
berezitu izan beharko lituzke:

Batetik, bakea lortzeko bidean giza eskubide eta eskubide zibil eta
politikoen defentsa bateratua egitea, eta eskubide urraketa horiei erantzun
bateratua eman ahal izatea: ETAren atentatuei, alderdien legez kanporatzeei,
politikarien atxiloketei, presoen argazkiekin sortutako egoerari…

Eta bigarrenik, gure herriaren aitortza eta erabakitzeko eskubidearen
aldeko estrategia bateratua garatzeko, gehiengo sozial eta politikoa agerikoa
egin eta urratsak ematen jarraitu.

Garrantzitsua litzake bakoitzak elkarlan hau bultzatzeko bere proposamen eta oinarriak zehaztea eta jokalekua argitzea garrantzitsua litzake. Diskrezioz elkarrizketak hasiz herritarren artean espektatiba faltsurik ez sortzeko.

Erikoren gola

Izango dira lau edo bost urte. UDA aurre samarrian genkan. Etxian
jokatzen genden baten, bukatzeko denbora larregi falta ez zala gola
sartu zeban Eriko gure kapitainak. Salto baten bazijoan korner aldera
bidian plastikozko baloi bat topau eta hari be golpe emon zotzanian.
Arbitruak gola emon arren, zelaixan bi baloi zerela eta banderiña
altzau zeban haren laguntzailliak. Arbitruak jaramon egin eta atzera
bota zeban Erikoren gola. Aurre samarrian geratu ginan, baina
hirugarren mailara igotzeka.

Aste bukaeran Liverpooli gertatu jakonak ekarri dosta gogora hau pasartiau. Irudixak ikusita, seguru Eriko akordau dala Ibarran egun haretan bizi izandakuaz.

Igoeriakin pozik ikusi neban Fito uda aurretik. Bixentek be seguru
batzutan igo dittuala honezkero Arantzazuko aldapak. Maila barrixari
ederto erantzuten dabil UDA eta pozten naiz Fito eta Bixente eta han
egindako lagunegaittik. Esan biharra dakat hala eta be, kapitainak
merezi zabala hirugarren mailan jokatzia.

Hitza gure arma

Hitza da herri moduan ditugun eskubideak aldarrikatzeko modu
eraginkorra. Gustura hartu dut milaka lagun elkartuko gaituen
manifestazioaren lema “Askatasunaren alde, eskubide guztiak guztiontzat”.

Zabala izango da manifestazioa eta horrek eman behar liguke zer pentsatu. Gure herriak dituen eskubideak elkarrekin baino ez ditugu lortuko. Norberak egin dezala bere hausnarketa, albo batera laga estrategia okerrak. Egiten dugula pentsatuta ere, sakondu dut guri dagokigunean.

Bakoitzak berean indarra ipinita ere, egin dezagun bidelagunak topatzeko ahalegina. Bidelagun izanik eta hitza arma dugula ez dago gure herria geratuko duen estaturik.

Udazkenian eta neguan, udabarrixan zain

“Udazkena aurrera doia, udabarrixa neguan etorriko ete da?” galdetu zoztan aurreko barikuan lagun batek Egunkaria libre! esaten zaban pankartaren atzian.

Galdera hori sarrittan egin dostenez, hemen erantzuna: Gu gure bidia egitera goiaz. Lehenau edo beranduau bidelagunak euki gura giñukez. Baiña denbora larregi egon gara zain, eta bukatu da zain egotia.

Gurako neban negua epel datorrela esan, ezker abertzale zibil eta zabal indartsu bat loratzerainoko epel datorrela. Itxaropena galtzia gura ez dabanak begiratu deixela udazkena amaittu bittartian Irlandara.

Berandu baino lehen hemen be esango dogu, atzo Gerri Adams-ek esandakua: “Pediría a todos los grupos que atiendan a los deseos de los irlandeses,
que quieren lograr objetivos políticos por medios democráticos y
pacíficos”.

Udabarrixan gaiñian ezin geinkenez erabaki, hartu daigun gure bidia egiteko erabakixa.

Imanol karnizerua

Goguan dakat umetan Errasti karnizerixia ezagutu izana, baiña Miren, Kontxi, Pello eta Mikel karnizeruak izan dira nik gertuautik ezagututakuak, Gorrotxategi karnizerixakuak.
2007ko uztailak 28a geroztik karnizerixa ofizial barik gare Elgetan eta gaur Imanolek zabalduko dau karnizerixa barrixa.

Atzo egon nintzan berakin azkenengo aldiz, arduratuta baiña ilusiño eta lan egiteko gogo askokin ikusi neban. Asko pozten naiz gazte batek horrelako apustu bat egin izana eta oin elgetarron ardura da bihar dan moduko erantzuna emotia.

Eta badatoz denda barrixa eta fruterixia… Oin arte eutzi dabenak eta barrixak kontuan hartuta aukeratzeko modua be euko dogu. Zentro komertziala herrixan bertan eta genero ona, “etxekua” Imanolen berbetan, ezin dogu kale egin.

Urriak 4: omenaldia Intxortako miliziano eta gudariei

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Urriaren 4an, Intxortako Atea
eskulturaren aurrean elkartuko gara; gogoratzeko, ideologia desberdinetako
miliziano eta gudariek errepublikaren defentsan erakutsitako mugarik gabeko
konpromisoa. Intxortan, Euskal Herrian eta baita estatuko hainbeste eta hainbeste
herritan, armetan askoz ere gehiago zen etsaiaren aurrean, herriak berak
lortutako eskubideen defentsa egin zutenak gogoratzeko.

Herriak lortutako eskubideen
defentsan jardun zuten askorentzako, berandu datoz urriaren 4an egingo
dugunaren moduko omenaldiak eta aldarrikapenak. Ezin da gehiago berandutu
fusilatuen, desagertutakoen, goseak eta gaixotasunak frontean hildakoen errolda
ofiziala. Eta ezin zerrenda horretatik kanpo laga preso hartu, exiliatu eta
errepresialiatu zituztenak. Guztiak biktimak dira guretzako. Eurek eta euren
familiek merezi dute, irabazia dute, gertatutakoaren egia ezagutzea, genozidio
hura egin zutenak justiziaren aurrera eramatea eta erakunde publikoek
kalte-ordain neurriak ezartzea. Gure herriaren kontra altxatutakoek aurrera
eraman zuten genozidioaren biktima guztiek, jaso bezate lerro hauen bitartez,
elgetarron berotasuna.Jakin bezate lan egingo dugula Egiaren batzordea martxan ipintzearen alde.

Faxismoaren oinordekoak, hemen
ditugu berriro ere. Hemen ditugu, guretzako hain bereziak diren lekuak
erasotuz. Aurrerago ere, eraso horiekin jarraituko dutela aldarrikatuz.
Gertatzen ari denaren aurreran erantzun bateratua eman behar dugu. Argi utziz
memoria historikoa berreskuratzeko ekimenekin jarraituko dugula. Urriaren 4an
Intxortaren magalean elkartuko gara egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatzeko
eta aurrerago beste hainbat eta hainbat lekuetan elkartuko gara. Faxismoa
betiko atzean laga nahi dugulako.

Lerro hauei bukaera
emateko, haibat eragilek elkarlanean egingo dugun ekitaldi honetara gonbidatu
gura ditut Intxortako gudari eta milizianoak eta haien senide eta lagunak,
baita dagoeneko gure artean ez daudenen familiartekoak eta lagunak. Urriaren
4an, 12:00etan, Intxortaren Atean elkartuko gara 1936an faxismoa gelditu
zutenak gogoratu eta etorkizuneko euskal errepublika aldarrikatzeko.

Funzionarixuak eta KPI + 1

Ez naiz ni sartuko erakundietako langilien eskubidien kontra. Lana bihar dan moduan egiteko eskubidia daukela aldarrikatzera nator eta. Batez be, funzionario izan barik erakundietan lan egiten diharduenen baldintzak hobetu bihar dirala aldarrikatzera.

Badira hilabete batzuk adostasun zabala lortu zala, Eudel eta sindikatu mordoska bat tarteko, funzionarixuen konbenixua zala eta. Subkontratatekin bukatu, baldintzak hobetu, hartzeko dittuen egunak zehaztu eta soldata hurrengo lau urtietan KPI + 1. Badira inguruan herrixak hori onartu zebenak.

Elgetan adostasuna lortu ginuan, tartian 1 hori langiliek udaletxera bueltauko zebela (danen artian 2.500 euro urtian). Eta kopurua haundixa ez bada be izango zala jendia kontratazeko. Funzionarixuek Elgetan egin dabe ahalegina eta eskertzen dogu. Pentsau adostasun hori zabalduko balitza erakunde haundixauetara eta dirua bideratuko balitza kontratu barrixak egiteko.

Preso politikuen eskubidien alde

Manifestazinua. Baimenduta dagon manifestazinua. Aldarrikapenak hiru:
– Kondena betea duten preso politikoak aske uzteko eskatzen dugu.
– Gaixotasun larriak dituzten preso politikoak aske uzteko eskatzen dugu.
– Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea aldarrikatzen dugu.

Euskal preso eta presa politiko bakoitzak dittuan eskubide guztien alde nago, Donostian elkartuko gara.