Datorren urtian Korrika ez da Elgetatik pasauko. Tuteratik Gasteizera bidian euko dogu aukera korrikaldixa egiteko.
Goguak daukalada, oin artian, bi ordutik gora birritan eginda nekan korrika. Behin Gasteizen eta beste behin Aretxabaletatik Kanpazarrera, bietan Korrikaren aitzakian.
Aurreko domekan, Behobia eta Donostia artekua egin neban korreketan, eta oinez. Pasatu dira aurreko domekako korrikaldiko minak. Hurrin ikusi neban helmugia, kostata baina heldu nintzan. Eta hantxe non topatu neban gure herriko argazkilaria, klik-klik-klikā¦
Oso ondo antolatuta topatu neban dana. Horregatik bakarrik merezi dau datorren urtian bertan egotia. Aurtenguan ez moduan, ia tarterik topatzen doten gutxiago sufritu eta gehiago disfrutatzeko. Egingo dogu alkarrekin?