Poztu naiz Jose Luis Elkorok Martuteneko ziegatik etxerako bidea hartu duela esan didatenean. Bide berdina jarraitu behar lukete gaixotasun larria izanda preso jarraitzen dutenek. Baita zigorraren hiru laurdena beteta dutenek ere. Politika egiteagatik ere ez luke inork kartzelan egon behar.
Berriak zehatz jaso ditudanean ordea ikusi dut estatuaren jarreran ez dela aldaketarik somatzen. Pultsera telematikoa jarri diote Jose Luisi, eguerdiko 13:00etatik hurrengo goizeko 8:00ak arte etxean egon beharko du, ekimen politikoetan parte hartzea debekatu diote, berdin zuzenean ala zeharka eta astero Martuteneko espetxera joan beharko du sinatzera.