Abertzaleok gehiengo izaten jarraitzen dugu, ilegalizazioarekin hori eskutatu gura duten arren. Ibarretxek irabazi ditu hauteskundeak, zorionak!
Luzea izan da Aralar sortu genuenetik egindako bidea. Aukeratutakoa ez zen bide samurra, bagenekien. Asko gara atzoko gauean barruan genituenak tantaka atera genituenak. Hamaika lagun egin ditugu bidean, emaitzak banatu eta bakoitzak hartu zuen tartea.
Herritarrek indartu egin dute helburu zilegiak bide zilegiak erabilita lortzea defendatzen duen ezker abertzalea. Ezker abertzalean, gehiengoak, barneratuta dauka bide zibilaren hautua. Oker dihardute hauteskunde gauean Aralarren kontra egin zutenak: bakoitzaren botoa norberarena da, besteei errua bota gabe ordua da norberak egin dezakenaren gainean hausnartzeko…
Abertzaletasunetik herri honek behar duen alternatiba ezkerzale, abertzale, euskalzale eta bakezaleak bultzada jaso zuen atzo. Elkarlanerako prest egon gara beti eta horrela jarraituko dugu.
Eskerrik asko Aralarren alde botoa eman zenutenoi, ez da erronka makala esku artean daukaguna, duguna emango dugula egon ziur.
Amarruaren goraipena, iruzurrari txaloa
Ilusio eskenatokian, antzezten ari da
Dekoratuen artean, itxuraren logika
Nahastearen inperioak, hil du errealitatea
lehenik eta behin zorionak lortutako emaitzengatik.
bigarrenik esatea, “beste” ezker abertzaleak ere helburu zilegiak eta bide zilegi eta zibilak erabiltzen dituela, badirudi legez kanporatzen dutenen argudioak ongi barneratuak dituzula.
zilegia ez dena, zilegitasunaren inguruan honelako konparaketak egitea da.komunikatiboki oso ongi erabili dituzue mezu eta estrategia hori. baina demagogia hutsa dela iruditzen zait.
gainerakoan zorte on eta ia parlamentuan ehak-koek baino bide zibilagoak erailtzea lortzerik duzuen…
zorte on!
Zorionak Aralarreko denoi. Poza hartu dut emaitzak ikusitakoan. Nik ere uste dut politika egitea dela egokiena Euskal Herriarentzat. Nik ere uste dut Aralarrek bide hori aukeratu duela eta hori ontzat eman dutela herritarrek.
Aurreko bi mezuetan iruditu zait herritarrok tontotzat hartzen ote dituzten. Aralarrek engainatzen duela ulertzera heldu naiz eta horregatik bozkatu dutela horrenbeste herritarrek Aralar, engainatuta daudelako. Uste dut beste irakurketaren bat ere merezi dutela emaitzek. Autokritikatik hastea txarto ez.
Zorte on Legebiltzarrean, eguneroko errealitatean. Seguru lau legebiltzarkiderekin lan handia egiten duzuela, bikoitza lortuta egin daitekeena beste, agian. Hurrengo lau urteek erakutsiko dute eta kritikak ordurako gordeko ditugu. Ea lanean uzten dizueten gutxienez. Kritikak gero.