75 urte beteko dira martitzenian, Francoren tropa faxistek Elgeta hartu zebela. Armatan askoz be makalaguak izanda be zazpi hilabetian eutsi zeben miliziano eta gudarixek frentia Intxortan. Eta gogoratu biharra dago republikaren kontra altxatutako tropek zazpi hilabeteren ostian, lau egunez hainbat eraso eta bonbardaketa egin arren ez zebele lortu Intxorta gainditzia. Elorrixo hartu zebela konturatuta, Intxortako trintxerak laga egin bihar izan zittuen errepublika eta gure herrixa defenditzen ari ziran miliziano eta gudarixek.
Zazpi hilabeteko bonbardeuek Elgeta txikitu egin zeben. Gutxi izan ziran tente geratu ziran eraikinak. Baina frankoren tropentzat hori ez zan nahikua izan. Seguruena zazpi hilabetietan jasotako porrotek eragingo zeban, Elgeta hartu zebenian arduradunek euren gizonei gura zebenak egiteko askatasuna emotian: fusilamenduak, emakumeekiko errepresio basatia, bortxaketak, behartutako lanak… Horretan egunotan 15 lagun izan ziran erahilak Elgetan. Txikituta geratu zan gure herrixa eta bederatzi urteren ostian jaso zeben lehenengo eraikina, udaletxia. Etxerik bariko batzuk gudari eta milizianuek Intxortan laga zittuen refugixuetan bizitzia beste aukerarik ez zeban izan, herrittik alde egin zeben askok ezin izan zeben urtietan Elgetara bueltau.
75 urte pasau diran arren, inork ez dau egindakuagatik barkamenik eskatu. Askorentzako berandu datoz gaurkua moduko ekitaldixak. Gertatutakuaren egia ezagutzia, genozidio hura egin zabenak justiziaren aurrera eruatia eta erakunde publikoek kalte-ordain neurriak ezartzia litzake eurentzako eta euren senidientzako omenaldirik onena. Gure herriaren kontra altxatutakoek aurrera eruan zeben genozidioaren biktima guztiek, jaso deixela gaur Intxortako magaletik, itxaropenari zabaldu gura dotsagun atetik, elgetarron berotasuna eta maitasuna. Daukagun indar guztiakin jarraittuko dogu egixa, justizia eta erreparaziƱua aldarrikatzen. Izan be, aurrera egingo daban herri batek derrigorrezkua dauka iraganaren barri izatia, gaur egun gertatzen diharduana ulertu eta etorkizuna eraikitzeko.
“Daukagun indar guztiakin jarraittuko dogu egixa, justizia eta erreparaziƱua aldarrikatzen”…
Porlanezko aurpegi-azala behar da, Oxel, hori esateko eta herri honetako sentsibilitate indartsu bat ordezkatzen duen sektorea modu lotsagarrian baztertzen duen “bakerako ponentzian” parte hartzeko. Gainera, zuon alderdiaren gehiengoak esaten duenaren kontra! Zergatik ez duzue kargua alderdiaren esku uzten? Protagonismoa eta poltroneoa ahalik eta gehien aprobetxatu eta PNVrako saltoa prestatzen, ala? Protagonismo kutrea da zuena.
Zuek daukazue porlanezko larrua, zuek! Duintasun apur bat baldin badaukazue oraindik, utzi eserlekutxoa eta etxera!