Gerri Adams traidore

Irlandan gertatu den moduan, berandu baino lehenago hobeto, indarkeria guztiak txarretzi eta gaitzetsi egingo ditugu ezkerrekoak eta abertzaleak garen guztiok. Gatazka konpontzea bere eskuetan dagoela dioenak badauka nora begiratu.

Pentsatu dezagun zer egin dezakegun bakoitzak… Militarren hurrengo ekintzaren zain egon barik esan dezagun okerrak direla atentatuak, kaltegarriak direla… Gurean gura ez ditugun militarren kontrako erasoak ez dutela justifikaziorik…

Urtzi Urrutikoetxeari irakurri nion atzo “Iparra galdu barik”. Ezker abertzalekook egin dezagun zubilana, eta eman pausuak: armak ehorztea, militanteak etxeratzea, zubiak eraikitzea eta batasuna,
pertsonena (Aintzane, Unai, Arnaldo, Patxi, Pernando…) eta
herrialdeena. Gero, 2012, Eskozia, Faroe. Iparrera begira.

Tamalez, Gerri Adams ere traidoretzat hartuko dute.

6 erantzun “Gerri Adams traidore” bidalketan

  1. Commenting on the attack in county Antrim, Mr. Adams said:

        “Last night’s attack was an attack on the peace process. It was wrong and counter productive. “

        “Those responsible have no support, no strategy to achieve a United
    Ireland. Their intention is to bring British soldiers back onto the
    streets. They want to destroy the progress of recent times and to
    plunge Ireland back into conflict.”

        “Irish republicans and democrats have a duty to oppose this and to
    defend the peace process. Sinn Fein has a strategy to bring about an
    end to British rule in our country by peaceful and democratic means
    .”

        “There should be an end to actions like the one in Antrim last
    night. The popular will is for peaceful and democratic change.”

        “Sinn Fein has a responsibility to be consistent. The logic of this
    is that we support the police in the apprehension of those involved in
    last nights attack
    .”

        “The police also have a responsibility to give leadership and to
    behave at all times in a transparent and accountable manner. The
    British Government has a duty to uphold the new political arrangement
    and the peace process.”

        “I particularly want to appeal to republicans once again for calm, thoughtful and decisive leadership. “

        “The peace process was built against the odds and not least because
    of the willingness of republicans to take risks and to be strategic and
    long sighted.”

        “There are elements within Unionism and within the British system
    who do not want the peace process to achieve its objectives. Our
    responsibility is to defend the peace process and the progress that has
    been made to achieving national and democratic rights. “

        “We will not be deflected from our republican and democratic objectives.”

    http://21stcenturysocialism.com/article/1826

  2. Pentsatu dezagun zer egin dezakegun bakoitzak…Ezker Abertzale “ofizialaren” inguruan etengabeko kritikan erorita, beharbada oinarrizkoa den indarren metaketaren txip horretatik urrun zaudela esango nuke azken aldian idatzi dituzun post-ak irakurrita. Ez zaitez itsutu. Hobe genuke kritika “errazak” alde batera utzi, eta kontsentsuaren bila joatea, abertzaleok behar duguna hori baita.

  3. Oxel, inoiz ez duzue ezker abertzalea ordezkatzea lortuko. Zuena epe laburreko marketing kontua besterik ez da, baina hemen ezker abertzaleak bere espazio eta soziologia dauka eta badakizu non eta nola dagoen antolatuta herrietan. Gerry Adamsen interlokutorea Arnaldo Otegi da eta ez Patxi Zabaleta. Eta kondizio berdinetan lehiatzen garenean konparazioak egingo ditugu, bitartean mozkorraldia ondo pasatzea besterik ez zaizue geratzen.  Eta ez ahaztu inoiz ezker abertzaleak 7 parlamentari atera dituela, eta nola?

     

  4. Ezkerrekoa naiz eta abertzalea, nahi dut beste ezker abertzale bat zibila eta zabala. Gura dut epe ertainera abertzaletasuna ezkerretik ulertzen duen indarra gai izatea gobernu aukera izateko. Bide horri euztea da dudan asmoa eta erronka.

    Sumine saminetik egindako idatzian esaten duzunak ez du ezer berririk esaten. Zazpi parlamentari lortzen dituenak ideia berriak behar lituzke lagun.

    Gura dut denok aukera berdinak izatea lehiatzeko, adibidez Elgetan aurreko udal hausteskundeetan egin genuen moduan, edo Bergaran, edo Bizkaizko barruti batatean…

    Militarrik gabeko herrian egin dezagun ezker abertzale berria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude