Hauteskundeak igaro dira, batzuk esaten dituztenak ikusita ezetz ematen duen arren.
EAJ eta Aralarrek gora egin dute. Erabakitzeko eskubidearen alde indar metaketa ezinbestekoa da. Bloke independentistan abertzale guztiok gara beharrezkoak, ezinbestean gora egin dugunak. Hori ondoen botoetan behera egin dutenek jakin behar lukete.
Aspalditik herri honek herri izateko duen eskubidea aldarrikatzen dihardugunok, argi daukagu elkarlana bakarrik dela horretarako bide. Horregatik pozten naiz, lurraldetasunaren erritmoak eta autonomia errespetatzeko pausua eman dutenak ere orain horretaz jabetzeaz.
Orain eta hemen, bi oinarrik egiten dute posible elkarlana: elkar errespetuak eta militarren garaia atzean uzteak. Ezkerrekoak eta abertzaleak garenak elkar errespetutik abiatuta, militarren garaia atzean utzi gura dutenekin elkarlanerako prest gaude.
Indar metaketa: indar pilaketa, indar akumulazioa, indar metatzea, indar pilatzea… Ez dakit nola egin ahal den norberak bakarrik. Indar metaketak ekarri behar luke bloke bat, blokea norberak bakarrik egitearen aukera ere errespetagarria da, baina gauzatzen zaila. Elkarlanerako prestutasunak ekarri du diskurtso zaharkitua.
Bloke independentista norberak bakarrik osatu gura duenarentzat erantzuna hemen: bakarrik ezin da osatu blokerik.
Aralar elkarlanerako prest! Bloke independentistarako prest! Ezkerreko bloke independentistarako prest!
Prest eta zain!
Benetan harrituta geratu naiz adierazpen horiekin eta are gehiago Berriak honela atera izana; Garan eta EITBn ez dut horrelako titularrik topatu.
Umiltasuna eta denok egin beharko dugu autokritika, denok egin ditugu akatsak, baina bloke soberanista sortzeko asmoak horrela hasten badira. Adierazpen horiek leituta gehiago ematen du protagonismo politikoa hartzeko egin dela eskaintza estrategikoki baino. Hobe oker banengo!
Ilegalizazioaz eta Garzonen azken hazañaz Otegik esandakotik tiratu dute Garak eta EITBk. Berriak indarrak biltzetik. Gai bati baino gehiagori heldu dio Otegik elkarrizketan, eta bakoitzak nahi izan duenetik egin dio tira. Baina Euskadi Irratiko elkarrizketa arretaz entzun ezkero Otegiren hitzak dira. Zergatik ez “honela atera” aktualitateko gaia bada? Gordetzea hobeagoa da?