Agiri saltsan argitasuna

Batetik eta bestetik daukagun agiri saltsan, eskertzen da norberan iritzixak jasotzen dittuan agirixak danon bistara ipintzeko batzuk egiten daben aukera. Agiri batzuk interneten bertan topau geinken bittartian beste batzuk ezagutzeko ate bat eta bi jo bihar izaten da.

Agiri saltsan, ELAk plazaratu egin dau “Estatu arrazoia indargabetu” izeneko agirixa. Eztabaidarako. Egoeraren azterketa eta aurrera begirako oinarrixak.

Ezkerrera eta eskumara tira egin dau sindikatu abertzaliak, kontuan hartzeko aukerak agirixan jasotzen diranak.

2 erantzun “Agiri saltsan argitasuna” bidalketan

  1. Irakurri dut ELAren agiria eta ados nago bertan esaten den gauza gehienekin, gainera etorkizunean abertzaleen arteko elkarlanaren oinarriak zeintzuk izan daitezkeen ere ematen ditu.

    Egia da batzutan, ELAk baduela joera, kristo guztia kritikatzeko eta posizio horretan “mugitu” gabe eroso dagoela ematen du, baina eskertzekoa da planteamenduaren argitasuna.

    Ni honako ondorioak atera ditut agiritik:

    • Abertzaleen arteko elkarlana, erabakitzeko-eskubidearen aldeko lana, hauteskunde lehiatik eta abertzaletasunaren barne dialektikatik bereiztu beharra dago.
    • Borroka armatua estrategia gisa albo batera utzi behar du ENAMek eta beste aukerak errespetatu
    • Abertzaletasun instituzionalak ausardia handiagoa erakutsi behar du eta Kontsulta Legearekin gertatutakoa ez errepikatu
    • Gizarte-borroka, mobilizazioak eta gizarte zibilaren aktibatzea izan behar dute motoreak.
    • Subiranotasunaren aldeko borroka ere eskubide nazionalekin lotuta egoteaz gain, girzate justu eta hobea eraikitzeko mezuarekin joan behar du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude