Nafarroan badago ohitura norberan herriko jaixak diranian edo ekipamendu garrantzitsu bat inaguratu bihar danian eskualdeko udaletxetako alkate eta zinegotzixak gonbidatzekua. Batzutan bazkaltzera, beste batzutan proiektuak ezagutzera… Kazetarixetatik hurrin harreman normalak eukitzeko kapazak be badira UPN, CDN, IUN, PSN, NA-BAIko zinegotzixak, ANVekuek be horretarako arazorik ez dakela esango nuke, baina hiru zinegotxizak ez dira udaletxe barriko inagurazio ofizialera sartu. Alkatetza eurak euki bazeben egongo ziran, ez daukat dudarik.
Xabi Lasa, Berriozarko alkatiak gonbidatuta egon naiz udaletxe barriko inagurazio ofizialian. Pleno aretuan Nafarroako bandera bakarrik topau dogu eta udaletxeko balkoi nagusixan Europakua, Española, Nafarroakua, Berrioazarkua eta… ikurriña. Hori posible egiteko jaso giñuan gonbidapena eta juan gara. Zizurren Aintzane Ezenarro gonbidatu zeben jaixen hasierako ekitaldira, eta han be ikurriña balkoian.
Gura dozuen danetan juango gara.